Eugene Parker

astronomo estatubatuarra

Eugene Newman Parker (Houghton, Michigan, 1927ko ekainaren 10a - Chicago, 2022ko martxoaren 15a) estatubatuar zientzialaria izan zen. Eguzkiaren inguruko gertaeretan aditua. 1955etik aurrera, Chicagoko Unibertsitatean lan egin zuen, fisika-, astronomia- eta astrofisika-sailetan. Eguzki-koroa, Eguzki-haizea, eta Lurreko eta Eguzkiko eremu magnetikoak aztertu zituen batez ere. Ontziak espaziora bidaltzen hasi aurretik berak kometa-isatsak behatuz atera zituen ondorioak berretsi egin zituzten gero heliosferara bidalitako ontziek. Bere liburuak, Cosmical Magnetic Fields batez ere, oinarri-oinarrizkoak gertatu dira ikertzaile-belaunaldi askoren heziketan. Bere azken liburuetan, planeta, izar eta galaxien eremu magnetikoek X izpietan duten eragina aztertu du.

Eugene Parker

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEugene Newman Parker
JaiotzaHoughton (Michigan)1927ko ekainaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago2022ko martxoaren 15a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Kaliforniako Teknologia Institutua 1951) Doktoretza
Tesi zuzendariaHoward P. Robertson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Utahko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNorvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Astronomical Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Astronomical Society
Ameriketako Fisika Elkartea

Parker eguzki zundak izena bere omenez darama.

Erreferentziak aldatu