Eugen Gomringer (Cachuela Esperanza, Bolivia, 1925eko urtarrilaren 20a -) suitzar idazlea da, boliviarra jatorriz.

Eugen Gomringer

Bizitza
JaiotzaCachuela Esperanza (en) Itzuli1925eko urtarrilaren 20a (99 urte)
Herrialdea Suitza
 Bolivia
Hezkuntza
HeziketaBernako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, arte-kritikaria, arte-historialaria, art theorist (en) Itzuli eta aesthetician (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Kunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia

Musicbrainz: 664f979b-81ae-40f7-a07f-40d2147eb5fb Discogs: 996376 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ekonomiako eta Artearen Historiako ikasketak egin zituen 1946tik 1950era, Bernako eta Erromako unibertsitateetan.

1959tik 1985era, publizitateko buru gisa lan egin zuen zenbait enpresa pribaturentzat. 1976an, estetikaren teoriari buruzko eskolak ematen hasi zen Düsseldorfeko Arteen Akademian, eta Zero talde artistikoarekin bat egin zuen lan horretan ari zen bitartean.

Gomringer poesia konkretua delakoaren aitzindaritzat hartua da: eredu liriko berri bat osatu zuen Konstellationen (1953, Konstelazioak) obrarekin, zeinetan hizkuntza objektu soil izatera murriztuta gelditzen baita, osagai bisuala azpimarratzeko beste ezeren gainetik.

Hauek dira Gomringerren beste lan aipagarri batzuk: Das Stundenbuch (1965, Orduen liburua) eta Poesie als mittel der Umweltgestaltung (1969, Poesia, ingurunearen konfiguraziorako baliabide gisa) saiakera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugen Gomringer  

Erreferentziak aldatu