Eufemo greziar mitologiako pertsonaia bat da, Poseidon, itsasoetako jainkoaren semea. Bere ama Europa izan zen, baina ez Zeusek liluratu zuena, baizik eta Titio erraldoiaren alaba. Esaten denez, Orionen alaba Oris edo Eurotasen alaba Mazionitze ere izan zen.

Eufemo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPoseidon
AmaEuropa (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Laonome (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Lamache (en) Itzuli

Botereak aldatu

Igarle ahalmenak zituen, eta, gainera, uren gainean oinez ibiltzeko gai zen, bere aitak eman zion boterea.

Historia aldatu

Esaten denez, bere bizitokia Foziako Panopeus, Beoziako Hyria edo Lakoniako Taenarum zen. Lemnoseko emakume batekin (Malitxa, Malatxe edo Lamatxe) Leukofanesen aita izan zen. Argonauten bidaian parte hartu zuen, non lemazain bezala lan egin zuen. Argo ontzia Sinplegadeen aurrean zegoenean, uso bat askatu zuen, eta arrokak txoriaren gainean ixten saiatu zirenean, isatseko lumak baino ez zizkioten erauzi, eta, beraz, une hori, argonautek, azkar igarotzeko probestu zuten, ia arriskurik gabe. Libiako kostaldera eta Tritonis aintzirara eramanak izan zirenean eta, arrakastarik gabe, itsasoranzko irteera baten bila ari zirenean, Triton jainkoa (edo, beste egile batzuen arabera, adibidez Pindaro, jainkoaren giza irudikapena izan zen, Euripilo izenekoa) agertu zen, eta Eufemo bidea zein zen galdetzera ausartu zen. Euripilo edo Tritonek erakutsi zion, eta, gainera, lur koxkor bat eman zion, bere ondorengoei, Libian errege izatea ahalbidetu ziena, Medeak iragarritakoa betez: egunen batean Libia gobernatuko zuen. Hau, Battus Therakoak, Eufemoren 17 belaunaldi beranduagoko ondorengoak Zirene sortu zuenean gertatu zen.

Beste pertsonaia batzuk aldatu

Badago beste Eufemo bat, Troezenusen semea. Traziako Zikoien buruzagi bat zen, troiarren aliatuak, eta Iliadako II. liburuan aipatua da.

Erreferentziak aldatu

Honako hauek aipatzen dute:

Kanpo estekak aldatu