Etileno tetrafluoroetileno kopolimero

Kimikan etileno tetrafluoroetileno kopolimeroa edo ETFE polimero fluoratu bat da eraikuntza erabilera duena. Etileno eta tetrafluoroetileno monomeroak txandakatu egiten dira katea polimerikoan.

Etileno tetrafluoroetileno kopolimero
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25038-71-5

Du Pont de Nemours etxeak garatu zuen 1940an eta 1970az gero Tefzel marka komertzialarekin merkaturatzen hasi zen[1].

Allianz Arena, Munich

Ezaugarriak[2] aldatu

ETFEa material erdi-kristalinoa da eta beiraren alternatiba moduan usatzen eraikuntzan[3].

  • ETFEaren dentsitatea 1,7koa da eta beira baino arinagoa eta, gainera, argiaren oso transmisio egokia du.
  • Bere pisuari 400 bider eusteko gaitasuna du.
  • Tenperatura-tarte zabalean balia daiteke: -80 °C eta 155 °C bitartean.
  • Ezaugarri kimiko egokiak ditu, nahiz eta tefloiak baino apalagoak diren.
  • Tefloiak ez bezala injekzioz prozesa daiteke.
  • Birziklagarria da.
 
Eden proiektua, Kornuallesen

Erabilera aldatu

EFTEa eraikuntzan erabiltzen da bereziki eraikinak gainestaltzeko. Hainbat adibide:

Erreferentziak aldatu

  1. «Revista TA 40 - ETFE: Ethylene-TetrafluoroEthylene Copolymer» web.archive.org 2013-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  2. «ETFE Ethylene TetrafluoroEthylene Tefzel® | Boedeker» www.boedeker.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  3. «Fluoroplastic Comparison - Typical Properties» web.archive.org 2018-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).

Kanpo estekak aldatu