Etienne Salaberri

euskal idazlea

Etienne Joseph Salaberri, ezizenez So egilea (Heleta, Nafarroa Beherea, 1903ko otsailaren 18a - Baiona, 1981eko uztailaren 26a) euskal apaiz, idazle eta kazetaria izan zen.

Etienne Salaberri
Bizitza
JaiotzaHeleta1903ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1981eko uztailaren 26a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta kazetaria
KidetzaEuskaltzaindia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 298

Bizitza aldatu

Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Herria-ko erredakzio buru izan zen hasierako urteetan. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean.[1]. Idazlanetan frantsesa eta euskara, biak erabili zituen bere obrak idazteko unean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Idazkera aberats, antolatu eta gozokoa, Europako herri txikien artean osatutako konfederazioa izan zen bere artikulugintzan agertu zuen ametsik handiena.[2]. Hizlari trebea, neurriaren dohaina zuen idazlea, maixu izan zen Etienne Salaberri Herria aldizkariko eta Iparraldeko belaunaldi gazteagoentzat.

Lanak aldatu

Saiakera aldatu

  • L´homme basque (1950),
  • Du régionalisme à l´internationalisme (1951),
  • La Pédagogie et le Commissaire (1955),
  • La fête dans l´âme Basque (1956)
  • Ene sinestea (1978, Egilea editore)
  • Beñat adiskidea, agur! (1981, Egilea editore)

Antologia aldatu

Antzerkia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. AINZIART, Pierre.- Etienne Salaberri (1903-1981). Arg. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2003. ISBN 84-457-1988-2. or. 5-16
  2. AZURMENDI, Joxe.-Etienne Salaberry (1903-2003) II- Arg. Egan, Donostia: 2003.ISBN 84-933155-1-6

Bibliografia aldatu

  • Azurmendi, Joxe: Etienne Salaberry. Bere pentsamenduaz (1903-2003). Egan, 2003
  • Sudupe, Pako: Etienne Salaberry: kazetaritza politikoa. - Egan, 2003-1/2, 97-155.

Kanpo estekak aldatu