Ethylwyn, Æthelwynn edo Ethelwynn X. mendeko emakume noble bat izan zen. Ezaguna da Dunstanekin egindako topaketa dela eta eta berak egindako brodatze lanei esker[1].

Ethylwyn
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakbrodatzailea

Dunstanen biografiaren arabera, Ethylwynek laguntza eskatu zion erlijio-jantzi batzuk egiteko, hainbat irudi geometriko zituena eta, ondoren, urrez eta harri bitxiz dekoratzea nahi zuena[2]. Ethylwynek egindako jantziak, hala ere, desagertu dira[3].

Dunstanen biografoaren arabera, Ethylwyn bisitatu zuenean bere lira (edo arpa) eraman zuen, brodatzen zuen bitartean jo ahal izateko. Kondairaren arabera, lira paretan eskegi zuen eta, miraria gertatu zen: bakarrik jotzen hasi zen; hau entzun ostean, Dunstan, Ethylwyn eta eurekin zeuden emakume guztiek egiten zutena utzi eta "elkarri begiratu zioten harriduraz"[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Stenton, Frank Merry. (1965). The Bayeux Tapestry: A Comprehensive Survey. Phaidon Press (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
  2. Aedificia nova : studies in honor of Rosemary Cramp. Medieval Institute Publications 2008 ISBN 9781580441100. PMC 191758381..
  3. Reginald), Dodwell, C. R. (Charles. (1993). The pictorial arts of the West, 800-1200. Yale University Press ISBN 0300053487. PMC 26586491..