Estropua txikotez eginiko eraztuna da, apareilu bati eusteko erabiltzen dena, eslingaren antzera. Bere erabilpenaren arabera izen bat edo bestea har dezake, hala nola ainguraren estropua, edo arraunaren estropua.[1]

Estropua banku finkoaren errenkadan.

Arraunean aldatu

Espartzuzko lakainaz edo kalamuz egindako uztai estu moduko horrek arrauna toletari lotzen dio, bulkada lortzeko. Denborarekin zabaldu, eta aldatu behar izaten dira. Nylonezkoa eginez gero gehiago irauten du, baina ez da hain goxoa lanerako. Mistoak edo tartekatuak erabili ohi dira. Estuegiak badira, eskumuturrak neurriz kanpo nekarazten ditu. Sortzen duen hotsak arraunlari guztiak koordinatzen laguntzen du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-22).
  2. «TOSTAKO ARRAUNA» ikasmaterialak.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-22).

Kanpo estekak aldatu