Estrabismoa ikusmenaren akatsa da, bi begiek paraleloan begiratzeko ezintasuna eragiten duena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Estrabismo
Deskribapena
Motaocular motility disease (en) Itzuli, Hipermetropia
eritasuna
Espezialitateaoftalmologia
strabology (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKH50.8 eta H50.89
GNS-9-MK378.7 eta 378.40
OMIM185100
DiseasesDB29577
MedlinePlus001004
eMedicine001004
MeSHD013285
Disease Ontology IDDOID:540
Begietako estrabismoa.

Bi eratakoa izan daiteke estrabismoa: begi bat (edo biak) sudur aldera okertzen dena, eta kanpoaldera okertzen dena. Begiaren kanpoaldeko giharretako paralisiaren ondorioz sor daiteke (estrabismo paralitikoa), edo begien higiduraren koordinaziorik ezaren ondorioz (estrabismo funtzionala).

Sailkapena aldatu

Begia mugitzen den norabidearen arabera aldatu

Estrabismo konbergentea aldatu

Ohikoena da, haurtzaroan zehar agertzen da kasu gehienetan eta begia barrurantz eta aldi berean gora edo behera mugitzen denean ematen da. Hipermetropiarekin erlazionatuta dago, izan ere, gertuko objektuak lauso ikustean gure nerbio sistemak begiak erlajatzea agintzen du, eta hau gertatzerakoan ohikoa da begiak sudurrerantz desplazatzea.

Estrabismo dibergentea aldatu

Ez da hain ohikoa, kasu honetan begia kanpoko alderantz desplazatzen da. Agerpena mailakatua denez, jende helduagoak pairatzen du.

Begi baten edo bestearen lehentasunaren arabera aldatu

Txandakako estrabismoa aldatu

Atentzioa ezartzerako orduan bi begietako edozein erabiltzen da, bestea desbideratuz. Giza gorputzaren garunak desbideratutako begiaren irudia ezabatzen du, baina, kasu honetan bi begiak alternatzen direnez, bi begietan ikusmen ahalmena ona da.

Estrabismo monokularra aldatu

Begi bakarra baino ez da erabiltzen atentzioa ezartzeko, baina, kasu honetan, atentzioa ezartzeko erabiltzen den begia eta desbideratzen den begiak konstanteak dira.

Primarioak aldatu

Endotropia aldatu

Estrabismo horizontal mota bat da, zeinetan bi begietako bat barrurantz desbideratua dagoen. Desbideraketa hori iraunkorra bada, estrabismo konstantea izango da. Bestalde, aldizka agertzen bada aldizkako estrabismoa izango da.

Normalean 1-3 urte bitartean agertzen da.

Exotropia aldatu

Estrabismo horizontal mota bat da, zeinetan bi begietako bat kanporantz desbideratuta dagoen. Endotropian bezala, konstantea zein aldizkakoa izan daiteke, kasu honetan ohikoena aldizkakoa izanik.

6-8 urte bitartean agertzen da, gehien bat emakumezkoetan.

Sekundarioak aldatu

Begiko egitura ezberdinen alterazio nahiz begi baten errefrakzio eta bestearen errefrakzioaren arteko desberdintasunagatik gertatzen den ikusmenaren murrizketak eragindako estrabismo motak dira.

Endotropia sekundarioa aldatu

Ohikoagoa da haurtzaro eta nerabezaroan zehar.

Exotropia sekundarioa aldatu

Ohikoagoa da helduaroan zehar.

Estrabismo bereziak aldatu

Inerbazioaren irregulartasun edo murrizketa mekanikoen bidez dukzioetan alterazioak eragiten dituzte.

Miopatia tiroideoa aldatu

Duaneren sindromea aldatu

Moëbiusen sindromea aldatu

Estrabismo paralitikoa aldatu

Neurona motorean ematen den lesio baten edo muskulua uzkurtzeko duen ezintasunaren eraginez sortzen den estrabismo mota da. Edozein adinetan ager daiteke, bere ezaugarri nagusienetakoa begiko muskulu estrintsekoaren ahultasun edo mugimendu gabezia izanik.

Etiologia aldatu

Duela denbora gutxira arte, ez zen gaixotasun honen kausarik ezagutzen. Hala ere, berriki frogatu da azaleko substantzia zuriaren alterazio bat pairatzen dutela estrabismoa duten gaixoek[1], eta baita horrek eragiten duen azaleko konektagarritasunaren[2][3] murrizketa bat ere, erreflexu okulomotore batzuen larriagotzea faboratzen duena.

Baina hau ez da kausa bakarra, izan ere arazo sentsorial primario bat izatea gerta liteke, kasu hauetan bi begietako batek jaiotzaren momentutik ikusteko gaitasun murriztuagoa du, edo bi begiek propietate optiko desberdinak izan dituzte. Adibidez, begi bat nabarmenki miopeagoa edo astigmatikoagoa izan daiteke, edo sinpleki, astigmatismo edo hipermetropia izan dezake.

Gerta liteke nerbio zein muzkuluetan lesio anatomikoak egotea, edota ikusmen gaitasunaren murrizketa eragin dezakeen edozein gaixotasun mota izan daiteke estrabismoaren eragilea.

Gaixotasun hau haurren %3-5-ak pairatzen du.

Sintomak aldatu

Sintomen artean hauek dira ohikoenak[4]:

  • Gurutzatzen diren begiak.
  • Ikusmen bikoitza.
  • Desbideratutako begiak.
  • Ikusmen edo sakontasunaren pertzepzioaren galera.
  • Norabide ezberdinetara begiratzen duten begiak.
  • Begi bat itsi bestearekin ikusi ahal izateko.
  • Burua alde batera tolestu ikusi ahal izateko.

Sintomak konstanteak edo aldizkakoak izan daitezke.

Diagnostikoa aldatu

Estrabismoa pairatzen duen paziente baten begiak ahalik eta azkarren aztertu behar dira. Anbliopia eragoztea eta bi begien ikusmenaren garapen egokia ahalbidetzea da helburua. Zenbat eta lehenago hasi tratamenduarekin, orduan eta eraginkorragoa izango da, beranduago konpondu ezin izango diren arazoei aurre egiteko. Behin 7 urte pasata, sendatzeko aukerak urriagoak dira.

Estrabismoaren frogak azterketa orokor batean oinarritzen dira. Kornearen argi islapen eta estaldura frogak hain zuzen ere. Estaldura froga hauetan begi bakoitza estaltzen da estrabikoa zein den detektatzeko. Behatutako begia estrabismoa duena bada, begirada finkatuko du begi "ona" estaltzean. Begi "ona" bada, finkapenean ez da aldaketarik emango, jada finkatua baitago.

Lehen mailako osasun-atentzioak ikusmen anomalia goiztiarrak detektatzeko eta maneiatzeko protokoloak dituzte.[5]

Tratamendua aldatu

Tratamendua oso garrantzitsua da. Zenbat eta lehenago hasi, hobe. Tratamenduaren helburua akatsa duen begia indartzea da, horretarako betaurreko zuzentzaileak zein txaplatak erabiliz. Estrabismoa tratatzeko beste modu bat begi zuzenean begi-tantak jartzea da. Azken hau ez da oso komenigarria eta eraginkorra, bi begietako ikusmena kaltetzen baitu tenporalki[4].

Zenbait kasutan, kirurgia beharrezkoa izaten da, hala ere, azken errekurtsotzat hartzen da. Kirurgia hau oso sinplea den arren, ez du beti begia guztiz zuzentzen, eta kasu horietan kirurgia errepikatzea beharrezkoa izan ohi da.

Tratamenduak hilabeteak zein urteak iraun ditzake.

Erreferentziak aldatu

  1. Saldaña, Carlos; Santibáñez, Jorge Mendiola; Duarte, Martín Gallegos. (2012). «Alteraciones de la sustancia blanca en el estrabismo congénito esencial. Estudio neurofuncional y morfométrico.» Acta estrabológica: publicación oficial de la Sociedad Española de Estrabología, Pleóptica, Ortóptica, Visión Binocular, Reeducación y Rehabilitación Visual 41 (1 (Enero-Junio)): 3. ISSN 0210-4695. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. Gallegos-Duarte, Martín; Mendiola-Santibáñez, Jorge; Ortiz-Retana, Juan José; de Celis-Monteverde, Bernardo Rubín; Vidal-Pineda, Rosana; Sigala-Zamora, Arleth. (2007-7). «[Dissociated deviation. A strabismus of cortical origin»] Cirugia Y Cirujanos 75 (4): 241–247. ISSN 0009-7411. PMID 18053354. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. Txantiloi:Gaztelera Gallegos-Duarte, Martín. (2010 maiatza-ekaina). «Alteraciones neuroeléctricas en el estrabismo» medigraphic (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. a b (Gaztelaniaz) staff, familydoctor org editorial. «Estrabismo» familydoctor.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Cribado visual en Atención Primaria, ¿cómo se realiza?» pap.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak aldatu