Estibalitz Sasiola
Estibalitz Sasiola edo Sasiolakoa (Deba, Gipuzkoa, 1550 baino lehen – 1611ko apirilaren 16a), agian, euskal idazle eta olerkaria izan zen; hala izan baldin bazen, euskal idazleen artean lehen emakumezkoa bide da. Egun, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuan jasotako hiru olerki harenak diren ala ez ebazteke dago.[1][2]
Estibalitz Sasiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1611ko apirilaren 16a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza aldatu
2004an, hain zuzen ere, euskal literaturarako aurkikuntza itzela gertatu zen, Madrilen, Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua topatu zutenean. Liburu haren atzeko aldean beste norbaitek idatzitako hiru olerki daude. Lehenaren goiko aldean egileari buruzko azalpen zehatza ematen digute: «De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola».
Sasiola Debako etxe noble zaharra zen, gaur oraindik zutik dirauena. Jakin badakigu, geroago, 1340an, Lope Sasiolakoak beste etxe noble bat eraiki zuela Zumaian, eta Zumaiako San Pedro kaperan sasiolatarren armak ezarri zituztela. Haietako batzuk ospetsuak izan ziren: Martin Otxoa Sasiolakoa, Gaztelako kondestablearen idazkaria, 1539ko urriaren 25ean Lizarraten Karlos V.a enperadoreari harrera egin zion berbera: Debako San Anton kapera fundatu zuen eta Aranzibiako jauna ere izan zen; halaber, Paskual Sasiolakoa, Mutrikuko eskribaua eta 1583an Debako alkate izan zena.
Olerkiak aldatu
Estibalitz Sasiolakoa, ematen duenez, debarra zen, 1550. urtea baino lehen jaioa eta 1611n zendua. Emakume noblea zenez gero, bazekien irakurtzen eta idazten. Harenak dira, agian, Joan Perez Lazarragaren liburuko bukaeraldean ageri diren maitasunezko hiru olerki hauek:
« | XXIII Leku on bat da Eskozia |
» |
Lehen olerkian mintzo den pertsonaia emakumezkoa da; bigarrenean, ez da garbi ikusten nor ari zaigun hizketan; eta hirugarrenak gizonezko baten ahoan jarrita dagoela dirudi. Gidor Bilbao eta Ricardo Gómez euskalariek diotenez, badirudi olerkiok Lazarragak idatzi zituela: beharbada Estibalitz Sasiolakoak idatzi edo kopiatu zituen lehenik, eta gero Lazarragak berriro kopiatu zituen, ezaugarri batzuk mantenduz eta beste batzuk beretuz.[1][2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Maria Estibalitz Sasiolakoaren egiletza "ebatzi gabeko kontu bat" da oraindik», Berria, 2014-03-02.
- ↑ a b «Estibaliz Sasiolakoa, idazle ala kopiatzaile? Eztabaida Facebook-en», Filoblogia, 2014-10-25.