Esti Martinez Diaz de Cerio

euskal idazlea

Estibaliz Martinez Diaz de Cerio (Iruñea, 1991) nafar idazlea da. Magisteritza ikasi zuen eta gau egun Haur Hezkuntzako irakaslea da Iruñean.

Esti Martinez Diaz de Cerio
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 993

Sariak aldatu

Oso gaztetan hasi zen idazten eta hainbat sari irabazi ditu[1], 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan aipamen berezia, 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako Euskarazko Narratiban 1. saria, 2015ean Petri Atarrabiakoa XXV. Literatur saria.

2017an Azalberritze bat izenburuko poema-bildumarekin Donostia Kultura I. Poesia saria irabazi eta gero, 2018an Balea Zuria argitaletxeak liburua argitaratu zion.[2]

 
Esti Martínez, Samara Velte eta Peru Iparragirrerekin batera Literaktum jaialdian

Liburuak aldatu

Poesia aldatu

  • Azalberritze bat (2018, Balea Zuria)

Narrazioak aldatu

  • Animalia domestikoak (2023, Elkar).[3][4]

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Estibaliz Martinez Diaz de Ceriok irabazi du I. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa» Donostia Kultura webgunea (Noiz kontsultatua: 2018-11-13).
  2. Sarasola, Ainhoa. (2018ko ekainaren 19a). «Larrua aldatu, barrua berritu» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 19a).
  3. «Arte[faktua 211: Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’, bikote eta familia harremanei buruzko begirada intimoa • ZUZEU»] ZUZEU 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-04-25). «Etxe barruko giroari begirada, zortzi ipuinetan zehar, Esti Martinezen eskutik» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

Kanpo estekak aldatu