Esti Ansotegi Guruziaga

Psikologoa

Esti Ansotegi Guruziaga (Zornotza, Bizkaia, 1976) psikologoa da.

Esti Ansotegi Guruziaga
Bizitza
JaiotzaZornotza, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa

Biografia aldatu

Estik psikologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), baita familia-orientazioa eta aholkularitza masterra ere.

Lan ibilbidea aldatu

Prebentzioa eta osasuna sustatzeko proiektuak koordinatzen ditu Ortzadar elkartean, 2012tik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria departamentuak sustatuta, buru osasuna eta nerabezaroa gaiari buruzko hainbat hitzaldi eman zituen 2024an herriz herri: Oiartzunen, Tolosan, Urretxun...[1] [2]

DBHko ikasleei adikzioen arloko tailerrak ematen dizkie.

Osasunaren prebentzioari eta sustapenari buruzko prestakuntza ematen die irakasleei, familiei eta bestelako osasun-eragileei (gazteria-teknikariak, gizarteratzeko eta laneratzeko lantaldeak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeko lantaldeak, gizarte-zerbitzuetako udal-langileak, kiroletako begiraleak, astialdiko begiraleak, etab).[3]

Prebentzioko materialetarako edukiak diseinatzen eta lantzen ditu, bai ikasleentzat, bai irakasle eta familientzat.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hitzaldia: 'Substantziarik gabeko adikzioak'» Goierriko Hitza 2023-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. ««Nerabe askok ez dakite nola frustratu; oso ezezko gutxi jaso dituzte bizitzan»» Berria 2024-05-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  3. «Esti Ansotegi» EGK (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  4. «Estibaliz Ansotegi Guruziaga - Juventud - Diputación Foral de Gipuzkoa» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).

Kanpo estekak aldatu