Esnekiak esnea osagai nagusitzat hartuz ekoizten diren janariak dira. Gehienetan esnearen jatorria behi-aziendak dira, baina beste ugaztun batzuen esnea ere erabiltzen da, esaterako ardi-esnea edo ahuntzena. Esnekiak oso erabiliak dira Amerikan, Europan, Erdialdeko Asian eta Indian, baina ia ezezagunak dira Ekialde Urruneko sukaldaritzan.

Johannes Vermeer margolariaren Esneketaria
Aldatzen

Esnekiak kaltegarriak izan daitezke laktosarekiko intolerantzia edo esnearekiko alergia daukaten lagunentzat. Beganoek eta hainbat begetarianok ez dute esnekirik hartzen arrazoi etiko, dietetiko, politiko edo erlijiosoengatik.

Esnekiak antzinatik ezagutzen dira; seguru aski, artzaintza hasi zen garaian bertan tribu nomadak esnea eraldatu eta eratorriak kontsumitzen hasi ziren. Gazta, esaterako, artzainen elikagai-ohituretan sakon sustraiturik dago. Esnearen eta esnekien kontsumoaren garapen handiago edo txikiagoak arrazoi genetikoa daukala dirudi: kontsumo hau gehiago garatu da esnearen azukre nagusia, laktosa alegia, digeritzeko gai diren pertsonen ehuneko handiagoa daukaten populazioetan. Izan ere, laktasa (laktosa digeritzeko ezinbestekoa den entzima) jariatzeko ahalmena normalean galdu egiten da haurtzaroa igaro ondoren, eta horregatik, kultura askok ez dute esnea eta bere eratorriak beren sukaldaritza ohituretan txertatu. Esne eta esnekien kontsumo handiena Europan eta bertako jendeen migrazioa jasan duten lekuetan (Iparramerika, Australia), eta Afrika eta Asiako zenbait tokitan gertatzen da. Europa iparraldeko pertsona helduen %96k digeri dezakete laktosa; Afrika, India, Erdialdeko Asia eta Europa Ekialdeko lagunen %50 eta %75 artean; eta Amerikako jatorrizko biztanleek eta asiarrek ezin dute digeritu.

Honen ondorioz, usadioz abeltzaintzatik bizi izan diren hainbat herri, hala nola juduak, arabiarrak edo greziarrak, laktosarekiko intolerantzia handia izanik, esneki hartzituak prestatu eta kontsumitzeko joera garatu dute.

XX. mendean esnekien kontsumoa ikaragarri hedatu da mundu osoan. Izan ere, animaliak jezteko metodo artifizialak hobetu ziren, abereen elikadura hobetu zen eta garraio eta hozte prozesuetan aurrerakuntza teknologikoak gertatu ziren, eta horren ondorioz, esnearen gainekoizpena gertatu zen mendearen azkenean. Aldi berean, hainbeste esneki kontsumitzeak osasunean eduki dezakeen ondorioen inguruko eztabaida piztu zen.

Esneki-motak aldatu

 
 
 
 
 
 
 
Esne gordina
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Esne-gaina
 
Esne-hautsa
 
Gazta
 
Esne gaingabetua
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gurina
 
Esne-gantzak
 
 
 
 
 
 
Kaseinak
 
Esne-hauts
gaingabetua
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gazura
 
 

Kanpo estekak aldatu