Eskupilota plaza librean binaka

Eskupilota plaza librean binaka euskal pilotako jokamolde bat da, eskuz, bikoteka eta plaza librean jokatzen dena

Eskupilota plaza librean binaka
Mattin Duharten, Hendaiako plaza libreko jokalari ohiaren, elkarrizketa.
Jokamoldea
MotaEskupilota
InstalazioakPlaza libre
Jokalari kopurua4
Txapelketa nagusiaEsku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia

Pilotaren ezaugarriak eta pilotarekin erlazionatzeko modua aldatu

Plaza librean ez dira herramientak erabiltzen eta jokatzeko behar dugun material bakarra, pilota bat izango da, trinketean erabiltzen den pilota berdina. (Pilotak nukleoan egur zati bat du eta latex, artile eta larruz bilduta dago), barrutik kanpora orden horretan. 95g-100g arteko pixua du.

Pilotareriko erlazioari dagokionez, pilotariek pilota jotzen dute, kolpea, eta ezin dute ez hartu, ez jaurti, ez “atxiki”… soilik jo. Pilotaren gogortasunaren ondorioz normalean pilotariak eskuak babesten dira "takoak" jarriz (linka edo argazkia)

Instalazioa: plaza librea aldatu

 
Bidarteko frontoian partida, 1900 inguruan.

Plaza librea 100 metroko luzera duen kantxa batean jokatzen da normalean eta 15-17 metroko altuera duen frontisean. Honek duen berezitasun bat da, ez dagoela ezkerreko ez eskumako paretarik eta horren ondorioz, jokatzeko era nahiko berezia da. Kantxa harrizkoa edo zementuzkoa izaten da.

Bestalde, kantxa hau oso handia denez, jokoa errazteko, kantxak inbutu forma dauka, hau da, aurrealdean ezkerrean eta eskuinean estuagoa da eta pilotak kanpoan bote egiten badu txarra bezala hartzen da.

Arauak aldatu

Sake-errestoa aldatu

Sake eta errestoan jokalari bakoitzak eremu zehatz batean jartzen da eta kokapena, jokaldiaren edo bikote bakoitzaren estrategiaren arabera izan daitekeen arren, normalean erasotzen ari diren bikoteetako sakatzailea frontisetik ahalik eta hurbilen eskuinean jartzen da eta honen bikotea atzerago, 15 -30 metroko marren tartean ezker aldean (sakea egiten den kontrako aldean). Sakea egiteko, sakatzaileak auto pase bat egin behar du pilotarekin lurrean bote emanez eta ondoren hau kolpatzen. Sakean bigarren aukera bat egon daiteke, lehenengoan hau ondo egin ezean, baina soilik pilota bote egitean 30 metrotik atzera, 15 metrotik aurrera bote ematen badu, ezingo da sakea errepikatu.

Kokapena aldatu

Pilotariak kantxan zein kontrakantxan daudenean nahi duten tokian koka daitezke, ez dute inolako debekurik jokalekuan zehar lekualdatzeko.

Tanto amaierak aldatu

Jokamolde hau joko ez zuzena edo zeharkakoa da, hau da, pilotari batek pilota jotzean derrigorrezkoa da hau frontisera bideratzea jokoak bizirik jarrai dezan. Baldintza nagusi hau kontuan izanda, pilotariek pilota joko eremura bideratzean espazio eraginkorretara edo debekatutakoetara bidera dezakete. Espazio eraginkorretara bideratzean tantoak bizirik jarraituko du eta espazio eraginkorrak hurrengoak dira: frontisean, txapa gainetik, eta kantxa. Berriz, pilota gainerako espazioetara bideratuz gero, txarra edo falta izango da pilota jo duenarentzat.

Pilotari batek pilota jo ostean, eta frontisean talka egin ondoren, kantxan bi bote ematen baditu, aurkariak tantoa galduko du. Beraz, hori ez gertatzeko, bi bote baino lehen (airez edo bote bat egin ondoren) jo beharko du pilota.

Partida puntuazio muga sistemaren bidez amaitzen da. Kasu honetan, pilotari edo bikote batek 30 puntu lortzen dituenean. Tanto bakoitza irabaztean puntu bat igoko da markagailura.

Postu espezifikoa aldatu

Plaza librean, beste jokamoldeetan ez bezala, kantxa ez da aurrealde eta atzealde eremuetan zatitzen eta ez dago aurrelari edo atzelari postu espezifikorik. Plaza libreak dituen dimentsio zabalen ondorioz, jokalariek aurrea eta atzea hartu beharrean ezkerraldean eta eskuinaldean zatitzen dute kantxa, eta horregatik, jokalari bakoitza ezker edo eskuinean gehiago espezializatuko da, bi "rol" hauek bereizten: Ezkerlaria eta ekuinlaria.

Hala eta guztiz ere, sakean, sake egiten duen bikotean, aurrelaria eta atzelari postuak desberdintzen dira, sakea librea denez, aurrelariak edo aurrean dagoenak sakatzen duelako. Beraz, sakea egon aurretik aurrelari eta atzelari postuak existitzen dra (erasotzen dauden bikotean) baina pilota jokoan jartzen denean desagertzen dira.

Sakalaria aldatu

Bikotekideetako batek ateratzen du pilota. Sakea librea da, edozein lekutik sakatu daitekeelako, baina pilotak frontisean errebotea egin eta gero 15-30 metroen artean  bote egin behar du (zati grisean). sakea egiten duenak, nahiz eta zehaztua ez egon, normalean frontisera ahal duen guztia hurbiltzen da, abantaila aprobetxatzeko.

Sakean bigarren aukera bat egon daiteke, lehenengoan hau ondo egin ezean, baina soilik pilota bote egitean 30 metrotik atzera, 15 metrotik aurrera bote ematen badu, ezingo da sakea errepikatu.

Sakean pilotarien kokapena aldatu

Sakatzen duen bikotearen jokalari bat, aurrelaria, sakea egingo du, eta hau librea denez, nahi duen lekutik sakea gin ahal duen arren, normalean frontisetik ahalik eta hurbilen kokatzen dira, eta bestea, kokapen derrigorrezkoa bat ez duen arren, pilotak bote egin behar duen eremua kokatzen da, gehienetan.

Errestoa egin behar dutenak aldiz, ezker eta eskubi jarriko dira kantxa bi aldeetan zatituz, 30 metroko marraren atzetik. Beste esku pilotaren jokamolde batzuk ez bezala, plaza librean eskuin eta ezker paretak bereizten dira eta ez hainbeste aurrea eta atzea, frontisak duen zabaleraren ondorioz.

Kolpe motak aldatu

Pilota jotzeko era desberdinak daude: airez, eskuinetik, ezkerretik, behetik... baina, plaza librean, kantxaren dimensio handiak direla eta, oso gutxitan jotzen da pilota airez eta gehienetan, behetik jotzen da, kolpe mota honek pilota indar handiarekin jotzea ahalbidetzen dizulako.

Jokaldi nagusiak aldatu

Jokoaren gakoa aurkariak nekatzean datza, eta horregatik, partida hauek oso luzeak izaten dira normalean, tantoak oso luzeak baitira. Hortaz, ez dago jokaldi espezifikorik, helburua behin eta berriz pilota frontisera botatzea delako.

Kanpo estekak aldatu