Eskupilota frontoi motzean buruz buru

Eskupilota frontoi motzean buruz buru eskupilota jokamolde bat da, frontoi motzean jokatzen dena. Esku pilotako jokamolde honetan bi pertsonek jokatzen dute, batak bestearen kontra txandaka pilota jotzen dute. Normalki, jokalari bat gorriz doa jantzita, bestea urdinez.

Eskupilota frontoi motzean
buruz buru
Mikel Rafael arabako euskal pilota federazioko zuzendari teknikoari elkarrizketa, eskupilotako frontoi motzeko jokamoldeen inguruan.
Jokamoldea
MotaEskupilota
InstalazioakFrontoi motz
Jokalari kopurua2
Ohiko koloreak 
Txapelketa nagusiaEsku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia

Pilota aldatu

Nukleo gogor batez dago osatuta, horren gainean kotoi edo artilezko zati bat dago, ondoren larruzko azal batez josten da. Josturak zortzi baten moduan egiten dira.

Pilotaren kolorea frontoiaren kolorearen menpe dago, kolore horien arteko harremanak pilota hobeto edo txarrago ikustea eragingo du. Pareten kolorea argia bada pilota ilunagoa izango da, paretak ilunagoak badira, pilota argiagoa.

  • Diametroa: 59-64 zentimetro inguruan, jokatzen duenaren arabera, txikiek pilota txikiagoak izango dituzte, nagusiek, handiagoak.
  • Pisua: mutilen kasuan 90,1-106 gramo artean. Nesken kasuan 69-96 gramo artean. Diametroan bezala pisu gutxiago jokalari txikiagoentzako, handiagoa nagusientzako.
  • Pilota eskuarekin jo behar da, debekatuta dago hartzea. Eskua pilotatik babesteko takoak erabiltzen dira.

Instalazioa aldatu

 
Ogueta frontoia.
 
Ogueta frontoi motza.

Frontoi motzean jokatzen den jokamoldeak dira hauek, instalazio hau, frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa eta kontrakantxaz osatuta dago. Hauek dira zati desberdinen neurriak:

  • Kontrakantxa: gutxienez 3 metroko zabalera izango du.
  • Kantxaren luzera: 30 eta 36 metro artean.
  • Kantxaren zabalera: 10 metro.
  • Frontisaren altuera: 10 metro.
  • Frontisaren zabalera: 11 metro.
  • Errebotearen altuera: 5,60 metro gutxienez.
  • Errebotearen zabalera: 10 metro.

Frontisaren goiko eta beheko aldeak debekatutako espazioak dira, betan koltxoiak kokatzen dira, pilotak hemen jotzen badu tantoa aurkariarentzat izango da. Koltxoi hauen mugak markatzeko txapa izeneko egiturak daude, goiko eta beheko txapez gain frontisaren alboan ere txapa bat dago, kontrakantxaren marraren goranzko jarraipena dena. Txapa frontisaren material ezberdinez eginda dago, normalean metalezkoa izan ohi da, pilotak hemen jotzen badu soinu desberdina egingo du eta epaileak txarra dela esango du.

  • Beheko txaparen altuera: 60 zentimetro
  • Goiko txaparen altuera: 10 metrora.
  • Alboko txapa: ezker paretatik 11 metrora.

Kantxan marra batzuk daude, marra horien arteko lekuari "Koadroa" deritzogu, koadroak zenbakiz markatuta daude, zenbakiak ezker horman margotuta daude. Hauek sakea nondik nora egin behar den argitzen dute. Marrak frontisari paralelo daude, hau da, kantxa zabalean zeharkatuz.

  • Zenbakien arteko distantzia: 3,5 metroko tartea dago.
  • Faltako marraren distantzia: 14 metro – 4 koadro
  • Luzeko marraren distantzia: 24,5 metro – 7 koadro

Arauak aldatu

Sakea aldatu

 
Frontoi motz gehienetan 7. koadroan dago Pasa marka. Sakean pilota hortik atzera egiten badu lehen botea, bigarren aukera izango du pilotariak sakea egiteko.

Sakea tantoa egin duen taldeak egingo du. Sakea egin aurretik beti aurkariak abisatu beharko dira, prest egon daitezen.

Sakea, sake marraren atzetik egin beharko da (frontisetik 14 metrora dagoen marratik), frontisean jo eta falta marraren (frontisetik 14 metrora – 4.koadroa) eta luze marraren (frontisetik 24,5 metrora-7.koadroa) artean sartu beharko da, bestela sakea txartzat joko da. Pilotak frontisa ukitu baino lehen ezker pareta ukitu dezake.

Sakea falta marrara heltzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da luze marratik pasatzen bada sakalariak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bi sake bakarrik egin daitezke, bigarren sake hori falta eta luze marren artean sartzen ez bada, tantoa beste taldearentzat izango da.

Honen ondoren beste taldeak jo eta tantoa jokatzen da. Beste pilotarien kokapena garrantzitsua da. Buruz buru ari direnean, mutilek 14 metrotik ateratzen dute, neskek, 10,5 metrotik. Pilotariak nahi duen moduan kokatzen dira, normalean ezker paretari pegatuta egoten dira, pilota hara badoa jotzea zailagoa baita.

Jokalarien kokapena aldatu

 
Pilotariak kantxatik atera daitezke pilotari emateko, botea barnean eman badu. Irudian, Beñat Rezusta pilotaria.

Pilotariak kantxan non kokatu behar direnari buruzko araurik ez dago. Buruz burukoan ez dago postu espezifikorik ere, binaka aurrelariak eta atzelariak dauden bezala.

Tanto amaierak aldatu

Modu bat baino gehiago dago tanto bat lortzeko. Tantoa lortuko da aurkariak pilota jotzean frontisera ez bada heltzen. Tantoa izango da ere frontisean eman eta lehen botea kantxatik ematen badu, edo behe zein goi txapatik gora baldin badoa. Pilotak bi bote ematen baditu ere, tantoa izango da. Tanto bakoitzak puntu bat ematen dio taldeari. Partiduak 22 tantora jokatzen dira, taldetako bat puntuazio honetara heltzean partidua amaitutzat ematen da.

Kolpe motak aldatu

Aurrelariek joko azkarragoa egiten dute, haiek goiko eta erdiko kolpeak egitea da ohikoena, hau da, ez dute gerritik beherako kolpe askorik egiten. Atzelariek, ordea, batez ere beheko kolpeak emanez jokatzen dute, haien helburua atzeko koadroak defendatzea da eta kolpe mota hauek dira helburu horretarako erabilgarrienak.

Txapelketa Nagusia aldatu

 
1948ko buruz buruko txapelketako irudia, Atano III.a eta Migel Gallastegiren artean. Bigarrenak eraman zuen kopa etxera.

Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Buruz Burukoa1940an sortu zen. Hasieran, bi urtetik behin jokatzen zuten; eta, 1950tik aurrera, urtero egiten da. 2003. urteaz geroztik EPELek antolatzen du. Gaur egun, frontoi motzeko eskupilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, binakakoarekin eta lau eta erdikoarekin batera. Hiru lehiaketa horietatik ere, gainera, buruz burukoa da garrantzitsuena, buruz buruko txapeldunak partida guztiak gorriz jokatzen baititu, ohoretzat (gainerakoan, partidako bi aurrelarietatik zaharrena janzten da gorriz, eta haren atzelaria ere bai). Lehen txapelketaren irabazlea Atano III.a izan zen. Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, berriz, Retegi II.a da, hamaika txapel baititu.

1995 arte, aurreko urteko txapelketaren irabazlea finalerako sailkatzen zen zuzenean, eta zain egoten zen kanporaketen bidez bere aurkaria erabakitzen zen arte. 1957. urtetik, buruz buruko txapelketa nagusiarekin batera, bigarren mailakoa ere jokatzen da, pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa. Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu