Eskopasgrezierazko izena: Σκόπας— (Paros, K.a. V. mendearen bukaeran) Antzinako Greziako eskultorea eta arkitektoa izan zen. K.a. IV. mendeko eskultore eta arkitekto ezagunenetako bat zen, Praxitelesekin eta Lisiporekin batera.

Eskopas

Bizitza
JaiotzaParos, K.a. 395
HeriotzaK.a. 350 (44/45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
Atikar hilobi-estela, ustez Eskopak edo haren lantegiak egina. Atenasko Arkeologia Museo Nazionala.

Sizionen egin zuen lan; Tegean Atenea Alearen tenpluko berreraikuntza lanak egin zituen, eta tenpluaren frontoiko irudiak berak zizelkatu zituen. Halikarnasoko mausoleoa apaintzen parte hartu zuen K.a. 350. urtean, eta Efeson Artemisaren tenpluan.

Adierazpen patetikoa irudikatzen maisua zen; eredutzat pertsonaia atsekabetuak hartzen zituen, patu tragikoak daramatzan heroiak. Badira bere estatuen erromatar kopiak; Meleagrorenak eta Heraklesenak, adibidez. Sizioneko Menadeak erakusten ditu bere artearen ezaugarri nagusiak: bakantearen gorputza okertua, lilurapen dionisiako batean, aurpegia zerura itzulia, barneko estutasuna adieraziz eta arima grinaz bete baten nahigabea erakutsiz.

Erreferentziak aldatu