Eskolar beltza, Lepidocybium flavobrunneum, arrain tropikala da, ur epelekoa ozeano guztietan bizi dena. Gempylidae, familiako da eta Lepidocybium generoko espezie bakarra.

Eskolar beltz
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaScombriformes
FamiliaGempylidae
GeneroaLepidocybium (en) Lepidocybium
Espeziea Lepidocybium flavobrunneum
(Smith, 1843)[1]

Egunez, 600 m-sakoneratik behera egoten da, 885 m-ko sakoneraraino, baina gauez 100 m-raino igotzen da. Eremu eta garai jakin batzuetan kontzentratzen da, eta seguru asko ez da Indiako Ozeanoaren iparraldean egoten. Ozeano Atlantikoaren ekialdean egoten da maiz, 13º N-tik hasita, Gineako kostaldetik Angolaraino.

Biologia aldatu

Eskolar beltza marroi iluna da umetan eta adinean aurrera egin ahala ilundu egiten da, nahiko beltza izan arte. Igeriketa azkarreko arraina da, albo batean gila irtena du, eta uzki-hegatsen atzetik lau edo sei mehe eta bigarren dortsala.

Eskolar beltzak 2 metro luzera baino handiagoa izan dezake. Bere familiako den eskolarrak bezala (Ruvettus pretiosus), ezin ditu bere dietan berez dauden argizari-esterrak metabolizatu. Horrek %14tik %25era bitarteko olio-edukia izatea dakarkio eskolar beltzari.

Kontsumoa aldatu

Eskolar beltza bere kide den eskolarra bezala Asian, Estatu Batuetan eta Europako hainbat estatutan jaten da, Espainia barne; askotan gordinik sushi edo sashimi moduan. Sarritan 'atun zuri' edo 'atun superzuri' izenarekin saltzen da, nahiz eta tunidoa ez den[2]

Eskolar beltza kontsumitzeak urdail-hesteetako nahasmendua eragin dezake zenbait pertsonen artean, keriorrea prezeski<[3]. Esan bezala estatuan kontsumi daoteke baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira[4][5]

  • Paketatuta edo ontziratuta merkaturatzea
  • Behar bezala etiketatu behar da, kontsumitzaileari informazioa emateko, batetik, arrain horiek prestatzeko edo egosteko modurik egokienaren inguruan eta, bestetik, urdail-hesteetako nahasmendua eragiten duten substantzien presentziarekin lotutako arriskuaren inguruan.

Kontsumitzeko hainbat gomendio daude, besteak beste:

  • Ahalik eta gantza gehiena kendu behar da. Gomendatzen da azala eta ikusten den gantza kentzea.
  • Gordinik ez jatea
  • Kopuru txikia jan behar da, kontsumitzen den lehenengo aldian.
  • Urdail-hesteetako sintomak atzemanez gero, ez da berriro kontsumitu behar.
  • Talde kalteberek (umeak, adinekoak, haurdunak, eta aurretik urdail-hesteetako patologiak dituzten pertsonak) jatea ebitatu behar dute

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Lepidocybium flavobrunneum», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. (Ingelesez) Quartz, Christopher Mims. (2013-02-22). «59% of the 'Tuna' Americans Eat Is Not Tuna» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  3. «BBB - Gempylotoxin» web.archive.org 2009-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  4. «“Eskolar” eta “Eskolar beltza” arrainak kontsumitzeko gomendioak - AECOSAN 2014» ELIKA Pesca 2014-07-31 (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).
  5. (Gaztelaniaz) «Aesan - Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición» www.aesan.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu