Eskalapoiak, kalotxak, kloskak, oboilak, txankloak, txankulu[1], trauskoak edo txokoloak[2][3] zurez egindako eta erabilera tradizionaleko oinetakoak dira, askotan, bereziki Europan, nekazaritza eta abeltzaintza lanetan oina lokatzetik babesteko erabiliak, baina tokiko aldaerekin munduko beste herrialde askotan eguneroko zereginetarako ere erabiltzen direnak.

Kantabriako eskalapoi tradizionalak.
Gantzola gainetik duten eskalapoiak.

XX. mendeko azken hamarkadetatik eta etxe eta hirietan erosoago ibiltzeko, zurezko zola eta larruzko gaineko estalkia, gantzola[4] deitua, dituzten eskalapoiak ere ekoizten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «txankulu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «txokolo» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  3. «OEH - Bilaketa - Zueco» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. «OEH - Gantzola» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-29).

Ikus halaber aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.