Esfingolipido

Esfingosinatik eratorritako lipido konplexuen multzoa

Esfingolipidoak esfingosina alkohola duten lipido konplexuak dira. Fosfolipidoen antzera landare eta animalien zelula mintzetan oso ugariak dira, batez ere nerbio-sistemaren zeluletan.

Esfingolipido bat (esfingomielina)

Egitura eta ezaugarriak aldatu

Esfingosinaz gain, gantz-azidoak eta -sarritan- fosfato taldea ere dute. Aipatu behar da esfingosinak amino talde bat eta 18 karbono dituela bere molekulan. Molekula anfipatikoa da.

Biosintesia aldatu

Gantz-azido batek esfingosina esterifikatzen du, zeramida izeneko molekula bat sortuz. Zeramida horri fosfato taldea eta kolina bat gehitzen zaionean esfingomielina sortzen da, mielinazko zorroen osaketan parte hartzen duena (mielina horrek neuronen axoiak estaltzen ditu).

Ezaugarriak aldatu

Esfingolipidoak, fosfolipido eta glukolipidoen antzera, anfipatikoak dira, zati polar eta zati apolarra dutelako. Hori dela eta, uretan modu berezi batekin orientzatzen dira.


Kanpo estekak aldatu