Errumaniako armarria Errumaniako Legebiltzarrak 1992ko irailaren 10ean onartu zuen.

Armarrian, urdin heraldikozko zelai batean, urrezko arrano bat agertzen da, gorri heraldikozko moko eta herpeekin, bere mokoan, urrezko gurutze ortodoxo bat eusten duena, eta, bere herpeekin, zilarrezko zetru eta ezpata bat, subiranotzaren ikurrak. Sablea, Moldaviako voivoda izan zen Esteban Handiak (1433-1504) izan zuenaren irudikapen bat da, eta zetrua Migel Ausartarena (1593-1601, Transilvania, Valakia eta Moldaviako printzea, lehen aldiz, errumaniar printzerriak batu zituena. Arranoaren paparrean, zatikatutako armarri bat kokatzen da, errumaniar probintzia historikoen armarriekin (Valakia, Moldavia, Transilvania, Banato eta Krisana) herrialdeko kostaldeko eskualdearen ikur diren bi izurde dituen txeurroi batekin.

Goiko eta eskuineko zatia, Valakiarena da. Urdin heraldikozko zelai batean, gorri heraldikozko moko eta herpedun arrano bat agertzen da, mokoan urrezko gurutze ortodoxo bat duena, urrezko eguzki bat eskuinetara eta urrezko ilberri batekin ezkerrean.

Goiko eta ezkerreko zatian, Moldaviako ikurrak agertzen dira. Gorri heraldikozko zelai batean, beltz heraldikozko uro buru bat dago, adarrean artean bost puntako izarra duena, bost petalozko arrosa bat eskuinean eta ilgora bat ezkerrean, biak zilarrezkoak. Beheko eta eskuineko zatia Banato eta Olteniari dagokio. Gorri heraldikozko zelai batean, eta urdin heraldikozko olatuen gainean, Traiano enperadorearen Danubio gaineko zubia agertzen da, urrezko zubi bat bi argitakoa. Honen gainean, urrezko arrapala lehoi bat dago, mihiduna, hatzazalduna eta ezpata handi bat altxatzen duena.

Laugarren zatian, behekoan eta ezkerrekoan, Transilvania, Maramures eta Krisanako armarria dago. Gorri heraldikozko trangle batek moztutako zelai batean datza. Tranglea sendoera handiagoko gerriko bat da. Gaineko erdian, urdin heraldikozko zelaian urrezko mokodun beltz heraldikozko arrano bat, gerriko banatzailetik irtetzen dena dago urrezko eguzki bat eskuinean eta zilarrezko ilgora bat ezkerretara duela, beheko erdialdean, urrezko zelai batean gorri heraldikozko zazpi dorre almenatu, bi lerrotan jarriak, goian lau eta behean hiru. Txeurroian, kostaldea ordezkatuz, urdin heraldikozko zelai batean, aurrez aurre dauden bi urrezko izurde, isatsak altxata dituztenak.

Errumaniako armarriaren jatorria, 1872. urtean dago, gobernuak, ikur heraldiko gisa, gurutzea, ezpata, zetrua eta Valakia, Moldavia, Bukobina, Transilvania, Maramures eta Krisana, Banato eta Olteniaren armarriak daramatzan arranoa hartu zuenean. Arma hauek, gaur egungoak ez bezala, Errumaniako erret koroarekin tinbratuak zeuden. 1921ean, deskribatutako taldeari, eskusoi bat, erdian, Hohenzollern Etxearen koloreekin (herrialdean 1866tik 1947rarte errege izan zena), eta, txeurroian, kostaldearen ikur diren izurdeak gehitu ziren.

1947an Errumaniar Herri Errepublikaren aldarrikapenarekin, armarri berri bat hartua izan zen, 1989rarte indarrean egon zena. Armarri hau, herrialdeko aberastasun eta paisaiei erreferentzia egiten zien osagai sinboliko talde batekin osatua zegoen, argitzen ari zen eguzki batekin eta izar gorriarekin zainduta.

Kanpo estekak aldatu