Errublo

Errusia, Bielorrusia eta Transnistriako moneta

Artikulu hau dibisa izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errublo».

Errusiar errublo modernoa.
500 Bielorrusiar errublo balio duen billetea.

Errubloa (errusieraz: рубль) Errusia, Bielorrusia eta Transnistria ko monetaren izena da. Historian zehar, Moskuko Dukerri Handian, Errusiar Inperioan, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan (1917-1922), Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean (1923-1992), Letonian, (1992-1993) eta Tadjikistanen (1995-2000)erabili izan da errubloa.

Egun, izen hau daramaten legezko hiru moneta daude: Errusiar errubloa, Bielorrusiar errubloa eta Transinistriar errubloa.

Historia aldatu

Errublo izena, Novgorod hirian aurkitutako izkribu batean azaltzen da lehendabizikoz, XIII. mendean. Izkribua, urkiaren enbor-azal bat da zehazki, 1281 eta 1299 urte bitartekoa.

XV. mendean errubloa moneta unitate bilakatu zen. Errublo baten balio ehun dengaren parekoa zen.

Moneta unitateak novgorodki eta moskovki ziren, eta ondoren, kopek eta dengak. XVI. mendean errublo batek 100 kopek, edota 200 dengaren balioa zuen.

1704an, moneta sistema hamartarra erabiltzen zuen lehendabiziko herrialdea izan zen Errusia. Zilarrezko errubloak kobrezko 100 kopek-en balio bera zuen.

Inperio errusiarreko errubloa aldatu

Honakoak ziren XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean, Errusiako inperioan erabiltzen ziren errubloak:

Balioa Aurrealdea Atzealdea Balioa Aurrealdea Atzealdea
1
 
 
3
 
 
5
 
 
10
 
 
25
 
 
100
 
 

Sobietar errubloa aldatu

 
100 sobietar errublo. 1961.

1923 eta 1991ko abenduaren 26ra bitartean, sobietar errubloa izan zen Sobietar Batasuneko moneta ofiziala. 1947ra arte, txervonets izeneko moneta ere erabiltzen zen. 1991 eta 1995 urte bitartean, errepublika sobietar izandako herrialdeek errublo sobietarra erabiltzeari utzi zioten. Herrialde bakoitzak bere moneta propioa sortu zuen.

Errublo berriak aldatu

Errublo sobietarraren desagerpenaren ostean, hainbat herrialdek (euren artean onartu gabeko herrialde bat) “errublo” izena aintza hartu zuten euren moneta izendatzeko:

 
Transnistriako errublo bat.

2014ko abenduaren 1an, errubloa hondoratzen ari zen petrolioaren prezio beherakadagatik[1]. Abenduaren 16an, errubloak beherakada handia jasan zuen euroa eta dolarrarekiko Moskuko burtsan; eta ondorioz, euro bakoitzak 100 errublo balio izatera igaro zen[2]. Abenduaren 17an, EBZren truke tasa ofizialean %10 indartu zen errubloa, eta 82,17 euroan trukatu zen[3].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu