Erromaniera

hizkuntza

Erromaniera erromani edo ijitoen jatorrizko hizkuntza da.[1] Indoeuropar hizkuntza da, antzinako Indiako ipar-mendebaldean eta Pakistango erdialdean sortua. Hainbat dialekto ditu (oraintxe, ingeles Wikipedian, 53 ageri dira).

Erromaniera
Romani chib
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErdialdeko eta Ekialdeko Europa
Hiztunak2,5 milioi (zenbatespena)
OfizialtasunaOndoko herrialdeen zati batzuetan gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
 Mazedoniako Errepublika
 Serbia
 Eslovenia
 Hungaria
 Alemania
 Errumania
 Errusia
 Norvegia
 Suedia
 Finlandia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, datiboa, ablatiboa, lokatiboa, instrumentala, genitiboa eta bokatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa, alfabeto zirilikoa eta Devanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2rom
ISO 639-3rom
Ethnologuerom
Glottologroma1329
Wikipediarmy
ASCL3905
UNESCO405
IETFrom

Euskal Herriko ijito euskaldunen artean, erromintxel izeneko hizkera sortu zen, euskararen eta erromanieraren arteko nahastura, gehienbat euskararen ezaugarriak dituena. Beraz, dialektoa izatekotan, ez litzateke erromanieraren dialektoa, euskararena baizik. Zehazki esanda, hala ere, ez hizkuntza, ez dialektoa: pagadolektoa da, hizkuntza nahastura.[2][3] Oraindik baditu hiztunen batzuk.

Erromaniera hiztunen banaketa geografikoa aldatu

Ondorengo taula honetan jasota dago erromanieradunek Europan duten banaketa.[4] Azken zutabean ageri da estatu bakoitzeko ijito guztien artean erromanieradunen ehunekoa zenbat den.

Estatua Erromanieradunak %
Albania 90 000 %  95
Alemania 85 000 %  70
Austria 20 000 %  80
Belgika 10 000 %  80
Bielorrusia 27 000 %  95
Bosnia eta Hertzegovina 40 000 %  90
Bulgaria 600 000 %  80
Danimarka 1 500 %  90
Erresuma Batua 1 000 %  0,5
Errumania 433 000 %  80
Errusia 405 000 %  80
Eslovakia 300 000 %  60
Eslovenia 8 000 %  90
Espainia 1 000 %  1
Estonia 1 100 %  90
Finlandia 3 000 %  90
Frantzia 215 000 %  70
Grezia 160 000 %  90
Herbehereak 3 000 %  90
Hungaria 260 000 %  50
Italia 42 000 %  90
Kroazia 28 000 %  80
Letonia 18 500 %  90
Lituania 4 000 %  90
Mazedonia 215 000 %  90
Moldavia 56 000 %  90
Montenegro 30 000 %  90
Polonia 4 000 %  90
Serbia 350 000 %  85
Suedia 9 500 %  90
Turkia 280 000 %  70
Txekia 140 000 %  50
Ukrainia 113 000 %  90

Erreferentziak aldatu

  1. Isabel MENDIZABAL EZEIZABARRENA: «Ijitoen jatorria, DNAn islatua»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2013-04-25, 297. zenbakia.
  2. Unai Brea: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, 2008-03-23.
  3. Lore Agirrezabal: «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera», Argia, 2003-09-28.
  4. Bakker eta beste (2000): «Speakers and Numbers», in Rombase, didactically edited information on Roma.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.