Artikulu hau Erromako auzoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rioni (argipena)».

Rione hitza (plurala rioni), latinezko regio hitzetik (lurraldea) dator. Erdi Aroan, latindar hitzak rejonesera eboluzionatu zuen, eta honek, azkenik, rione eman zuen. Italiako hiri asko daude rionitan banatuak. Banaketa administratibo ofizial bat da. Erdi Aroan, Erroma erdialdeko barrutiak izendatzeko erabili zen hitz hau, garai hartako banaketa administratiboen politikaren arabera, eta, beraz, ezagunenak, Erromako Rioniak dira.

Erroma erdialdearen mapa bere rioniekin

Hona hemen I municipioa osatzen duten rionien zerrenda:

Zenbakia Izena
R. I Monti
R. II Trevi
R. III Colonna
R. IV Campo Marzio
R. V Ponte
R. VI Parione
R. VII Regola
R. VIII Sant'Eustachio
R. IX Pigna
R. X Campitelli
R. XI Sant'Angelo
R. XII Ripa
R. XIII Trastevere
R. XIV Borgo
R. XV Esquilino
R. XVI Ludovisi
R. XVII Sallustiano
R. XVIII Castro Pretorio
R. XIX Celio
R. XX Testaccio
R. XXI San Saba
R. XXII Prati


Kanpo estekak aldatu