Errobien barneko mendilerroa

Euskal Herriko mendilerroa

Errobien barneko mendilerroa edo Argarai-Lindux mendilerroa Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia artean dagoen mendilerro bat da, Urepeleko edo Aldudeko Errobi eta Arnegiko Errobi arteko mugan dagoela.[1]

Errobien barneko mendilerroa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaLauriñaga
Garaiera1.279 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°04′53″N 1°22′11″W / 43.08138°N 1.36986°W / 43.08138; -1.36986
MendikateaPirinioak
KokapenaPirinioaurrea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Errobien barneko mendilerroak Lauriñaga, Adartza, Lindus, Argaraiko mendilerro txikietan kokatuta dagoen gailurreria bat osatzen du, Otsamunho, Sorogain, Mendiaundi, Girizuko mendi-oinekin lotuta.

Bere punturik altuena Lauriñaga mendia da, 1.279 metrorekin.

Errobien barneko mendilerroak, Ortzanzurieta eta Hauzako mendilerroekin Aldudeko mendigune geologikoa osatzen dute.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Adartza, Auñamendi Eusko Entziklopedia
  2. (Frantsesez) Saint-Jean-Pied-de-Port XIII-46, Bureau de recherches géologiques et minières.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu