Errigoiti

Euskal Herriko udalerria

Errigoiti Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdeko eskualdekoa. 496 biztanle zituen 2016. urtean.

Errigoiti
 Bizkaia, Euskal Herria
Errigoitiko baserria.
Errigoitiko bandera

Errigoitiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialde
Izen ofiziala Errigoiti
AlkateaAintzane Arrien Orbe (EH Bildu)
Posta kodea48309
INE kodea48079
Herritarraerrigoitiarra
Kokapena
Koordenatuak43°19′12″N 2°43′26″W / 43.32°N 2.7238888888889°W / 43.32; -2.7238888888889
Map
Azalera16,42 km²
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria509 (2023)
5 (2022)
alt_left 216 (%42,4) (%51,7) 263 alt_right
Dentsitatea31 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,61
Zahartze tasa[1]% 23,33
Ugalkortasun tasa[1]‰ 66,04
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,06 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 80,6 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 68.24 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1376. urtea
Webguneahttp://www.errigoiti.net

Toponimia aldatu

Errigoiti izena "goiko herria" esapidetik dator. Herria sortu zen momentuan, Butroe ibaiaren harana eta Oka ibaia lotzen zuen bidea babesteko, inguruko herrietatik behatzean (Gernikatik Mungiara bidaiatzean) "goian" ikusten zelarik.

XIV. medetik aurkituriko dokumentazio gehienetan, gaztelaniazko "rigoitia" edo honen beste hainbat bariazioetan ("rigoytia", "regoytia", "regoitia", "rygostia" edo "herriguita") aurkitu da izenpeturik.[4] Hala, euskarazko "errigoiti" forma, toponimo ofiziala bilakatu zen 1986ko martxoaren 10ean Eusko Jaurlaritzan.[5][6] Ostera, BOEn 1989ko apirilaren 22an argitaratu zelarik.[7]

Historia aldatu

Erdi Aroa aldatu

Gaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibaltzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz.

Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Busturialdeko herria da, Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da Bilbotik 29 kilometrora eta Gernika eta Mungiako herrien artean. Herriak Busturiarekin egiten du muga iparraldean, Gernika, Murueta eta Foruarekin ekialdean, Muxikarekin hegoaldean, eta Arrieta eta Morgarekin mendebaldean.

 
Metxikako aireko ikuspegia, Errigoitiko gainontzeko batzuk urrutian daudela.

Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Eleizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika, eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena.

Demografia aldatu

Errigoitiko biztanleria

Politika aldatu

 
Errigoitiko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak aldatu

2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Aintzane Arrien hautatu zuten alkate.

Errigoitiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
4 / 7
194 (% 54,04)
2 / 7
138 (% 32,94)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
155 (% 43,18)
4 / 7
196 (% 46,78)
SOS Errigoiti
1 / 7
82 (% 19,57)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:

Errigoitiko Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 234 5
SOS Errigoiti 108 2
PP 1 0

Euskara aldatu

Errigoitiko Miren Ensunza[8][9] (Ahotsak[10] proiekturako)

Errigoitin[9] Busturialdeko euskara[8] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Errigoitiko jaiak ekainaren erdialdean ospatzen dira San Antonioren omenez.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Idoibaltzagako Andra Mari eliza
  • Idoibaltzagako Andra Mari eliza: XVI. mendean eraikitako eliza da. Elizarekin batera baseliza, kanposantua eta abadearen etxea daude. Egitura Errigoitiko jatorrizko herrigunetik kanpo eraiki zen. XIX. mendean birmoldaketa sakona egin zen, Martin Etxabururen gidaritzapean.

Errigoitiar ospetsuak aldatu

  • Martin Orbe (1934-), apaiza, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ohia.

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Errigoiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  5. EUSKAL Herriko Autonomi Elkarteko herrien izenak / = Relación de poblaciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco / Secretaría de Política Lingüística, Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen-Zerbitzu Nagusia 1986 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  6. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko herrien izenak /. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1986 ISBN 978-84-7542-311-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Nombre oficiales de los municipios de la Comunidad Autónoma [del País Vasco»] BOE.EAE 2520: 11917-11919..
  8. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  9. a b «Errigoiti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  10. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).