Erriberriko Jauregiaren masustondoa

Nafarroa Garaiko zuhaitz monumentala

Erriberriko Jauregiaren masustondoa Nafarroa Garaiko Erriberriko Errege Jauregiaren Igeltsulanen ganberan dagoen bostehun urte baino gehiago duen masustondo beltza (Morus nigra) da. Zuhaitza Monumentu Natural izendatu zuten 2001an.[1]

Erriberriko Jauregiaren masustondoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErriberri
Koordenatuak42°28′54″N 1°38′59″W / 42.48165°N 1.6498092°W / 42.48165; -1.6498092
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Arkitektura
Azalera0 ha

Jatorria aldatu

Jauregi Berrirako egungo sarbidea dena, garai hartan "Lorategi zaharra" deitzen zioten, zuhaitz eta bestelako landare ugari baitzegoen han. Barnean zein inguruan jauregiak zituen lorategien adibide xume bat besterik ez da. Laranjondo, limoiondo, zidrondo, mingranondo edo jasminez beterik zeuden lorategiak, garai hartan landare exotikoak baitziren, oso estimatuak. Orduan, Valentziatik larajanondoak eta limoiondoak eraman ziren, tartean, ziur aski, masustondo hau. Iritzi batzuen arabera 500 urte baino gehiago ditu.

Deskribapena aldatu

Masustondoak 1,22 metroko diametroa du oinarrian, eta 9 metroko altuera. Koparen proiekzioa 7,50 X 6 m-koa da. Alea 1991n izendatu zuten Monumentu Natural, bere itxura, neurri eta historiagatik, oso delikatua eta desegituratua dago, eta, beraz, hainbat lan egin behar izan ditu bere iraupena bermatzeko.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu