Erriberagoitia

Arabako udalerria
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera Garaia».

Erriberagoitia[4] (ofizialki Erriberagoitia / Ribera Alta) Arabako erdi-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Herriburua Pobes da, Gasteiztik 21 bat kilometro mendebaldera. Nekazaritza da jarduera ekonomiko nagusia.

Erriberagoitia
 Araba, Euskal Herria
Pobes herria

Erriberagoitiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Erriberagoitia / Ribera Alta
AlkateaJavier Gallego Rodriguez (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01420
INE kodea01046
Herritarraerriberagoitiar
Kokapena
Koordenatuak42°47′54″N 2°54′16″W / 42.7982°N 2.9044°W / 42.7982; -2.9044
Map
Azalera119,8 km2
Garaiera525 metro
Distantzia21 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria828 (2023)
8 (2022)
alt_left 332 (%40,1) (%54,7) 453 alt_right
Dentsitatea7,33 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 33,22
Zahartze tasa[1]% 29,83
Ugalkortasun tasa[1]‰ 47,62
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 85,71 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,07 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,39 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 20,65 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 5.3 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera dataX. mendea
Webguneahttp://www.cuadrilladeanana.es/eu/ribera-alta.php

Izena aldatu

Erriberagoitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Erriberagoitia, Erriberagoitiarekin, Erriberagoitian...; baina Erriberagoitiko, Erriberagoititik, Erriberagoitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Erriberagoiti maitea, Erriberagoiti osoan, Gure Erriberagoiti hau...[4]

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Baia ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen du.

Eremu garaiena iparraldean dago, Arkamu mendilerroan. Arkamuk 1.003-1.122 metro bitarteko altuerak ditu.

Udalerri mugakideak aldatu

Historia aldatu

Subilla Morillas inguruan Gobaederra leizea dago, hainbat giza aztarna zaharren eta bestelako aurkikuntzen leku.

X. mendean badira jada udalerriko herrien berri idatziak; zaharrenak Hereña eta Tuyoko izenenak dira.

Banaketa administratiboa aldatu

26 herrik osatzen dute udalerria:

 
Erriberagoitiko udaletxea
 
Badaiako parke eolikoaren ikuspegia Subilla Morillastik

Castillo Sopeña, Mimbredo, Nuvilla, San Migel eta Villaluenga herriek ez dute berezko kontzejua; gainerako herriek, berriz, bai.

Demografia aldatu

Ia erabat nekazaritzari lotutako eskualdea izanik, Erriberagoitiko udalerriak etengabe galdu zituen biztanleak XX. mende osoan, baina batez ere 1950eko hamarkadatik aurrera azkartu zen galera hori. XX. mendearen azkenetan eta XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanle kopurua igotzen hasi zen, gehienbat Gasteizekin lotzen zituen bideak hobetzearen ondorioz.

Erriberagoitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

1927an Subilla Morillas udalerriak (Subilla Morillas, Morillas eta Ormijana) Erriberagoitiarekin bat egin zuen.

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Erriberagoitian»

2023-2027 legegintzaldia aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Erriberagoitiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 7
243 (% 56,64)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 7
107 (% 24,94)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
42 (% 9,79)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
37 (% 8,62)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Erriberagoitiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Esteban Montoya Corcuera[5][6] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Felix Araico Montoya[6] 1983 1987 Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala
Felix Araico Montoya 1987 1991 Independenteak
Ramiro Martinez de Trespuentes Fernandez de Montoya[6] 1991 1995 Agrupacion de Juventudes de Ribera Alta
Fidel Anda Orruño 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fidel Anda Orruño 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Berganza Gonzalez[7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Berganza Gonzalez[7] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Berganza Gonzalez[7] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Berganza Gonzalez[5][7] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Berganza Gonzalez[7] 2019 2021a Euzko Alderdi Jeltzalea[8]
Javier Gallego Rodriguez[7][9] 2021 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier Gallego Rodriguez[10] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a 2021ean Jesus Berganza Gonzalez alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Kultura aldatu

Euskara aldatu

XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara, baina eremu zabal batean erdara izan da tokiko hizkuntza, latinaren ondoren.

Hizkuntza-banaketa, 1996an, hau izan zen: 23 euskaldun, 63 ia euskaldun eta 422 erdaldun.

2016an Erriberagoitiko biztanleen artean %34,9 euskalduna zen.

Jaiak aldatu

  • Abuztuko azken asteburuan, Pobesko Zaindariarenak.
  • Urriko bigarren igandean Babarrun Nabarraren Festa ospatzen da Pobesen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erriberagoitiar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. a b c «Ribera Alta» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Javier Gallego (La Polaca) será el nuevo alcalde de la Ribera Alta tras la dimisión de Jesús Berganza» Gasteiz Berri 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  8. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  9. (Gaztelaniaz) «El artista Javier Gallego será el nuevo alcalde de Ribera Alta» Gasteiz Hoy 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  10. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  11. Villabezanako Done Joanes Bataiatzailearen tenpluaren izendapena, EHAA.
  12. (Gaztelaniaz) Mauro Otxaranen biografia laburra cartacentroamerica.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa