Errezlanda
Euskal Herriko mendia
Errezlanda, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aldu-Olotoki mendilerroaren iparraldetik, beste gandor bat luzatzen da lehenbizikoaren paraleloan. Pinudi eta pagadi sarrien gainetik harkaitz zorrotz ikusgarriak gailentzen dira. Mendilerro honetan hainbat gain aurki ditzakegu: Ekiluzea, Santa Ageda, eta denetan altuena, Errezlanda. Zaila da gandor zorrotz horren punturik altuena zehaztea. Hemen Nafarroako kartografia ofizialeko gailurra jarri dugu, baina gandorrean bertan izanik zaila da toki zehatza seinalatzea.
Errezlanda | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.234 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′06″N 1°09′36″W / 42.835°N 1.16°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |