Errentagarritasun-atari

Enpresaren ekonomian, errentagarritasun-ataria edo oreka-puntua mozkinak lortzeko behar den gutxienezko salmenta maila da, produktu- edo moneta-unitatetan. Hasierako kostu finkoak amortizatu edo estali direnean gertatzen da. Honela kalkulatzen da, produktu unitatetan:



Adibidez, produktu bat ekoizteko 1000 euroko makina erosi da (beraz, hau da estali beharreko kostu finkoa). Produktuaren unitate bakoitza 10 eurotan saltzen bada eta unitate bakoitza ekoizteko kostu aldakorra 5 eurokoa bada, oreka puntua hau izango da:



Hau da, gutxienez 200 unitate saldu behar dira mozkinak lortzen hasteko. Salmenta maila horretatik behera galerak izango dira.

Kanpo estekak aldatu