Informatikan, edo zehazki datu-base erlazional baten testuinguruan, erregistro batek ( errenkada edo tupla ere deitua) taula bateko datu-objektu bakar bat adierazten du. Modu sinplean esanda, datu-base bateko taula bat errenkadez eta zutabez edo eremuz osatua imajinatu ahal da. Taula baten errenkada bakoitzak erlazionatutako datu-multzo bat adierazten du, eta taularen errenkada guztiek egitura berdina dute.

Erregistro bat eremuen multzoa da entitate bati lotutako datu guztiak jasotzen dituena. Erregistro bakoitzari automatikoki esleitzen zaio elkarren segidako zenbaki bat ( erregistro-zenbakia). Erregistro-zenbakia indize gisa erabiltzeko aukera badago ere, ohikoagoa da erregistro bakoitzari bere gako eremua esleitzea erregistro horren bilaketa ahalbidetzeko.

Erregistro baten egitura inplizituak eta erregistroko eremuen balioen esanahiak behartzen dute erregistroa datu-segida bat bezala ulertzea, taulako zutabe bakoitzean balio bat egongo da. Errenkada, orduan, aldagai erlazionalez osatutako multzo bat bezala interpretatzen da non aldagai bakoitza bi itemez osatuta baitago, zutabearen izena eta errenkada horretan zutabe horrek hartzen duen balioa.

Zutabe bakoitzak datu-mota zehatz bateko balio bat onartzen du..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu