Errege-kobra (Ophiophagus hannah) Elapidae familiako suge bat da.[1] Suge pozoitsurik handiena da; 5 metroko luzera har dezake. Batez ere, sugeak jaten ditu: Ophiophagus genero-izenak "suge-jale" esan nahi du. Asiako hego-ekialdean bizi da.

Errege-kobra
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaElapidae
GeneroaOphiophagus (en) Ophiophagus
Espeziea Ophiophagus hannah
Cantor, 1836
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

Kolorez, arrea edo oliba-kolorekoa izan ohi da, eta, batzuetan, horixka. Sabelaldean gune argiak izaten ditu, eta buruko ezkaten ertza beltza da. Batez beste, 3,5 eta 4 m bitarteko luzera du. Pisuari dagokionez, 4,5 m inguruko espezimen batek 12 kg inguru pisatzen du. Oso erasokorra izaten da xaxatuz gero, baina, bestela, gizakiarengandik ihes egiten du.

Suge-espezie bakarra da habia egiten duena arrautzak erruteko. Isatsarekin adaxkak eta belarrak bilduz osatzen du habia.

Gainerako elapidoek bezala, errege-kobrak letagin ildodunak ditu, eta pozoi neurotoxiko ahaltsua du.

Garezurra diapsidoa da; lehen ornoa kondilo okzipital bakar batez giltzatzen da, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Beheko barailaren bi erdien lotunea oso malgua da, eta, horri esker, buruaren ohiko lodiera baino handiagoak diren harrapakinak irents ditzake.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Mehrtens, J.. (1987). Living Snakes of the World. New York: Sterling, 263– or. ISBN 0-8069-6461-8..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.