Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.

Argiaren errefrakzioa hainbat ontzietan.
Errefrakzioa.
Errefrakzioaren legea

Errefrakzioaren legea aldatu

Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:

  1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  2. Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
 

Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeheretarrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:


 
Prisma batek sakabanatutako argi izpi jarrai baten animazio eskematikoa. Izpi zuriak ikusgai diren uhin-luzera ugari adierazten du, horietatik 7 erakusten dira. Hutsean abiadura berdinarekin bidaiatzen baitute. Prismak argia moteldu egiten du eta horrek bere bidea makurtzen du errefrakzio prozesuaren bidez. Eragin hori indartsuagoa da uhin-luzera laburragoetan (mutur bioleta) uhin-luzera luzeagoetan (mutur gorria) baino, eta horrela osagaiak sakabanatzen dira. Prismatik irten ahala, osagai bakoitza jatorrizko abiadura berdinera itzultzen da eta berriro errefraktatzen da.
 

non

  •  : Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
  •  : Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
  •   (edo  : Eraso-angelua
  •   (edo  : Errefrakzio-angelua
  •   (orokorrean):  .


Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari ( ) muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, islapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi islapen osoa ere deitzen zaio.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu