Erreforma anglikanoa

Erreforma Ingelesa» orritik birbideratua)

Erreforma anglikanoa edo Ingalaterrako Erreforma Ingalaterran XVI. mendean izandako gertakari multzo bat izan zen, Ingalaterrako Eliza Eliza Katolikoarengandik eta aita santuaren autoritatetik bereizi zuena. Europako hainbat herrialdetan gertatu zen erreforma protestantearen parte da.

Canterburyko katedrala

Erreforma anglikanoaren sorburua Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bere ezkontza ezeztatu nahi izatea izan zen. Hasiera batean gatazka politiko bat izan zen, ez teologikoa, baina bietan ondorio handiak ekarriko zituen. Erromatik aldendu ostean, Erregearen Gorentasun Aktaren sinadurarekin, Ingalaterrako erregea bilakatu zen Ingalaterrako Elizaren arduradun gorena, eta eliza nazionala Vatikanotik independentea izango zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu