Errautsa edo hausterrea ikatza, egurra, eta abar erretzean geratzen den hauts-hondakina da[1]. Erregai ez den konposatu inorganikoz osatuta dago, adibidez gatz mineralez. Hauts bilakatzen ez den errekuntzaren hondakinak ke moduan egozten dituzte airean.

Errautsak.

Kultura askoetan, mina eta damuaren ikurra da. Antzinako Eliza Katolikoan apezpikuak bekatariaren kopetan hausterre apur bat jartzen zuen penitentzia hasteko. Hori zela eta, 1091ko Beneventoko kontzilioak garizumaren lehenengo egunean hausterrea hartzeko ohitura ezarri zuen[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Errauts. .
  2. Bastús i Carrera, Vicenç Joaquín. (1828). Diccionario histórico enciclopédico. .

Kanpo estekak aldatu