Errando
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Fernando eta Ferran
Izenaren eguna Maiatzaren 30a

Errando euskarazko gizonezko izena da.

Historia aldatu

Erdi Aroko Fernando izenaren aldaera[1]. Erdi Aroan Latinezko Ferdinandus izenetik atera zen. Gaztelako hainbat erregeren izena izanik, nahiko famatua izan zen Erdi Aroan.

Honen hipokoristikoa Txerran da[2].

Errandoren Erdi Aroko patronimikoa Errandoitz zen[3]. Patronimikoa XVI. mendeko Ibarguen-Cachopin kronikan ere agertzen da.

Izen hau Errandorena eta Errandonea deituren jatorria da.

Beste hizkuntzetan aldatu

  • Latinez: Ferdinandus, Fredinandus eta patr. Ferdinandi, Fredinandi
  • Gaztelaniaz: Fernando, Hernando, Fernán, Hernán eta patr. Fernández, Hernández
  • Frantsesez: Ferdinand, Fernand, Ferrand
  • Aragoieraz: Ferrando eta patr. Ferrández
  • Katalanez: Ferran eta patr. Ferrandis

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: "Errando", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Euskaltzaindia: "Txerran", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.

Kanpo estekak aldatu