Errakore
Errakoreak (frantsesetik raccord) hodiak lotzeko erabiltzen den metalezko pieza da.
Suhiltzaileentzako errakoreak aldatu
Suhiltzaileentzako errakoreak su-itzaltze lanetan erabiltzen diren mahukak elkarri lotzeko beharrezkoak dira. Hori dela eta, herrialde bakoitzak errakoreen tamainak arautzen ditu. Adibidez:
- Bartzelona errakorea: espainiar jatorriko errakorea, "UNE 23400" arauaren baitan arautua.
- Guillemin errakorea: frantziar jatorriko errakorea, NF erakundeak arautua.
- Storz errakorea: alemaniar jatorriko errakorea, DIN erakundeak arautua.
- Britainiar errakorea: ingeles jatorriko errakorea, BS erakundeak arautua.