Errakitismo

Giza gaixotasuna

Errakitismoa (grekeratik ῥάχι-ς/-δος rhakhi(d) "bizkarrezurra" + -îtis "hantura" + -ismos "prozesu patologikoa") D bitaminaren gabeziaren ondorioz sortutako gaixotasuna da. Gaitz honek hezurren biguntze eta ahultzea dakar. Haur txikiengan agertu ohi da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errakitismo
Deskribapena
Motahezur birmoldaketa gaixotasuna
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakKaltzitriol eta Ergokaltziferol
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE55.0
GNS-9-MK268.0
OMIM264700, 277440, 600081 eta 600785
DiseasesDB9351
MedlinePlus000344
eMedicine000344
MeSHD012279
Disease Ontology IDDOID:10609

D bitaminak kaltzio eta fosforoaren odol-maila erregulatzen du, izan ere, heste meharrean bi elementu horien xurgapena bultzatzen baitu. Odoleko kaltzio eta fosforo maila baxuek sortzen duten hezurren eta kartilagoen mineralizazioaren jaitsieraren ondorioz sortutako itxuragabetasun eskeletikoengatik bereizten da [1].

D bitaminaren gabeziaren atzean arrazoi desberdinak egon daitezke: elikadura txarra (esnerik gabekoa, adibidez), intsolazio urria (eguraldi goibeleko herrialdeetan) edo D bitaminaren heste-xurgapena eragozten duten gaitzen agerpena, besteak beste.

Epidemiologia aldatu

Errakitismoaren maiztasuna handitu egin da nazioarteko mailan. Eragile posibleen artean haurrek gomendioz gehiegizko eguzkitako krema ematea eta etxean denbora gehiegi igarotzeko joera, telebista ikusten edo joko elektronikoekin, egurats zabalean egon beharrean, izango lirateke[2].

Estatu Batuetan, D bitamina gabeziarengatik sortutako errakitismoa ez da haur formula egokiak dituzten esnekiak hartzen dituzten haurretan sortzen. Izan ere, formuladun esnea zein behi esneak 400 UI-ko D bitamina daukatelako litroko. Hori dela eta, xurgapen arazo kronikoak edo egoera terminaleko giltzurrun gaitza izan ezean, errakitismo kasu gehienak azal iluna eta D bitamina gehigarririk hartzen ez duten amen esnea hartzen duten haurretan eman ohi dira[2].

Europako errakitismo intzidentzia Estatu Batuetakoen antzekoa da[2].

Eguzki eremuetan, hala nola, Ekialde Ertainean, errakitismoa ohilez estalitako umeetan ere eman daiteke, eguzki izpiak ez jasotzeagatik. Afrikako eremu batzuetan, bereziki artoan oinarritutako elikadura duten eremuetan, kaltzio, fosforo edo bien gabeziak errakistimoa izateko aukera handitzen du[2].

Etiologia aldatu

D bitaminak gorputzeko kaltzio eta fosfato mailak aproposak izatea ahalbidetzen du. Mineral hauen odoleko maila oso baxua bada, gorputzak hezurretako kaltzio eta fosfatoaren askapena estimulatzen duten hormonak ekoiztuko ditu. Honek, hezur ahulak eta bigunak izatea eragingo du[3].

D bitamina elikaduraren bitartez xurgatua edo azalak eguzki izpiak jasotzerakoan sortua izan daiteke. Azalaren bitarteko D bitaminaren ekoizpen eza hurrengoko banakoetan eman ohi da:

  • Eguzki izpi gutxi jasotzen duten pertsonetan
  • Leku itxietan egon behar diren pertsonetan
  • Eguzki orduetan zehar leku itxi batean lan egiten duten pertsonetan
  • Azal iluna daukaten pertsonetan, izan ere, argi ultravioleta ez du zeharkatzen eta hau da D bitaminaren sortzailea.

Dietan D bitamina nahikoa ez lortzea hurrengo arrazoiengatik izan daiteke:

Amaren esneaz bakarrik elikatzen diren haurrek ere D bitamina gabezia paira dezakete. Izan ere, esne honek ez du D bitamina kantitate nahikorik eskaintzen. Hau arazo bat izan daiteke azal iluna dutenen umeentzat neguan zehar. Hau eguzki argi maila baxuagoa izateagatik gertatzen da.

Kaltzio eta fosforo gabeziak dietan errakitismoa sor dezake. Herrialde garatuetan ez da ohikoa, izan ere, dietako mineral gabeziarekin lotuta baitago. Kaltzioa eta fosforoa enean eta orri berdeko barazkietan aurkitu ditzakegu.

Geneak ere, errakitismoa pairatzeko arriskuan zerikusia daukate, handitu dezaketelako. Herentziazko errakitismoa belaunaldiz belaunaldi transmititzen den gaixotasuna da. Honako hau giltzurrunek fosfato minerala atxiki ezin dutenean gertatzen da. Errakitismoa giltzurruneko azidosi tubularra eragiten duten giltzurrun gaitzek ere sor dezakete.

Gantzen digestioa edo xurgaketa murrizten duten transtornoek organismoko D bitaminaren xurgaketa zailagoa izatea eragingo dute. Batzuetan gaitz hepatikoak dituzten umeetan agertu daiteke errakitismoa. Haur hauek ezin dute D bitamina bere forma aktibora eraldatu.

Umeen hazkuntza azkarreko periodoetan ohikoagoa da gaixotasuna agertzea. Periodo honetan gorputzak kaltzio eta fosfato behar handia du. Bereziki 6 eta 24 hilabete arteko haurretan aurkitu ohi da. Jaioberrietan, ordea, ez da normala.

Sintomak aldatu

Hezurretaz gain, nerbio-sisteman eta giharretan azaltzen dira errakitismoaren ondorioak.[3]

Errakitismoaren sintomak hurrengoak dira:

  • Hezurretako mina edo besoetako, hanketako, pelbiseko eta bizkarrezurreko sentsibilitate galera.
  • Tono muskularraren txikiagotzea ( indar muskularraren galera) eta okerrera doan ahultasuna
  • Hortzen deformazioak, hortzen eraketa atzeratua barne, hortzen egituren akatsak, esmalteko zuloak eta barrunbe dentalen hazkuntza ( txantxarren eraginez)
  • Hazkuntza urria
  • Hezurren apurketen handigotzea
  • Kalanbre muskularrak
  • Altuera urria (helduak 1,52 metro baino gutxiago)
  • Eskeletoaren deformazioa, hala nola, forma irregularra duen burezurra, arkeatutako hankak, alde kostaleko protuberantziak, azaleratutako bularrezurra (uso bularra), deformazio pelbikoak eta bizkarrezurreko deformazioak (eskoliosi edo zifosi)

Proba eta azterketa medikoak aldatu

Azterketa fisiko baten bidez, hezurren sentiberatasuna eta mina ezagutarazi dezakete, ez aldiz giltzadura edo muskuluena.[3]

Errakitismoa diagnostikatzeko hurrengo azterketak lagungarriak izan daitezke:

Beste proba edo prozesuak:

Tratamendua aldatu

Tratamenduaren helburuak sintomak arintzea eta afekzio honen kausak zuzentzea izango lirateke. Gaixotasunaren eragilea tratatu behar da berragerpena saihesteko.

Kaltzio, fosforo eta D bitaminaren birjarpenak errakitismoaren sintoma gehienak ezabatuko ditu. D bitaminaren iturri dietetikoek hurrengoak barne hartzen dituzte: arraina, gibela eta esne prozesatua.

Eguzki argiarekiko exposizioa modu moderatu batean gomendagarria da. Errakitismoa arazo metaboliko batengatik sortua bada, D bitaminazko gehigarrien preskripzioa eskatu daiteke.

Jarrera egokia eta gailu ortopedikoak erabili daitezke deformazioak gutxitu edo saihesteko. Deformazio eskeletiko batzuk zuzenketa kirurgikoaren beharra ere izan dezakete.[3]

Pronostikoa aldatu

Trastorno hau mineral eta D bitaminaren birjarpenarekin zuzendu daiteke. Laborategiko azterketen eta X izpien emaitzek orokorrean hobetzen dute tratamendua hasi eta aste bat beranduago, nahiz eta, kasu batzuetan mineral eta D bitaminaren dosi handiak beharrezkoak izan.

Errakitismoa ez bada zuzentzen umearen hazkuntza fasean, deformazio eskeletikoak eta altuera baxua iraunkorrak izan daitezke. Umea txikia den bitartean zuzentzen bada, deformazio eskeletikoak maiz hobetzen dira edo denborarekin desagertzen dira.[3]

Prebentzioa aldatu

Errakitismoa saihesteko moduetako bat umea dietan kaltzio, fosforo eta D bitamina nahikoa hartzen duela bermatzea da. Trastorno gastrointestinalak dituzten haurrek gehigarri espezifikoak jasotzea beharrezkoa izatea gerta liteke.

Giltzurruneko gaitzak D bitaminaren xurgapen desegokiak eragin dezake, eta horrek berehalako tratamendua eskatuko luke. Giltzurrun gaitzak izatekotan kaltzio eta fosforo mailak maiz egiaztatu behar izango ditu. Aholkularitza genetikoak errakitismoa sortu dezaketen trastorno heredagarriako aurrekari familiarrak dituzten pertsonentzat lagungarria izan daiteke.[3]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Raquitismo. 2016-11-01 (Noiz kontsultatua: 2017-03-07).
  2. a b c d Rickets: Background, Pathophysiology, Epidemiology. 2016-12-09 (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Raquitismo: MedlinePlus enciclopedia médica. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).