Ernst von Mansfeld

gudari alemaniarra

Peter Ernst II. von Mansfeld kondea, Ernst von Mansfeld izenaz ezagunagoa (Luxenburgo, 1580 - Rakovitza, Bosnia, 1626ko azaroaren 29a) alemaniar militarra izan zen, Peter Ernst von Mansfeld kondearen ezkontzaz kanpoko semea.

Ernst von Mansfeld

Bizitza
JaiotzaLuxenburgo, 1580 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaRakovica (en) Itzuli1626ko azaroaren 29a (45/46 urte)
Hobiratze lekuaBosnia-Herzegovina
Familia
AitaPeter Ernest I of Mansfeld-Vorderort
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakHogeita Hamar Urteko Gerra

Biografia aldatu

Sasikoa zela eta, ezin izan zuen aitaren oinordeko izan. Protestante egin eta, condottieri gisa, alemaniar printzeen alde borrokatu zen Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648). Frederiko V.a Palatinatuko hauteslearen alde borroka egin zuen Bohemian, baina galtzaile atera zen Mendi Zuriko guduan (1620). Hurrengo bi urteetan baina, Palatinatu Garaiaren eta Beherearen zerbitzura, garaile izan zen, eta Tilly buruzagi katolikoa menderatu zuen Wiesloch-en, 1622an. Ondoren, Mansfeld, bere aliatuekin batera, Herbehereen zerbitzura jarri zen; Espainiako gudarosteak menderatu zituen Fleuresen (1622) eta Frisiako ekialdea bereganatu zuen (1624). Gero, Danimarkako Kristian IV.aren alde egin zuen, baina Wallensteine austriarrak menderatu zuen Dessaun (1626). Handik gutxira hil zen, Veneziarako bidean.

Erreferentziak aldatu

  • Walter Krüssmann: Ernst von Mansfeld (1580-1626); Grafensohn, Söldnerführer, Kriegsunternehmer gegen Habsburg im Dreißigjährigen Krieg. Berlin 2010 (Duncker & Humblot, Historische Forschungen, 94; Diss. Köln 2007); ISBN 978-3-428-13321-5.