Ernst Hoffmann edo E.T.A. Hoffmann (Königsberg, Prusiako Erresuma, gaur egun Kaliningrad, Errusia, 1776ko urtarrilaren 24a - Berlin, Prusiako Erresuma, 1822ko ekainaren 25a) alemaniar idazle eta musikaria izan zen.

Ernst Hoffmann

epaile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnst Theodor Wilhelm Hoffmann
JaiotzaKönigsberg1776ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1822ko ekainaren 25a (46 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof III der Gemeinde Jerusalems- und Neue Kirche (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)Maria Thekla Michaelina Hoffmann (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, epailea, karikaturagilea, margolaria, haur literatura idazlea, idazlea, orkestra zuzendaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea, musika-kritikaria, marrazkilaria, eguneroko-idazlea, kritikaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa
German Romanticism (en) Itzuli
Romantic literature (en) Itzuli
Izengoitia(k)E. T. A. Hoffmann
Genero artistikoaopera
kontakizun laburra
eleberri laburra
Musika instrumentuaorganoa

etahg.de
IMDB: nm0006782 Allocine: 246442 Allmovie: p310470 IBDB: 79587
Musicbrainz: 996d3e0e-0aea-47c8-9900-741cd8220d72 Discogs: 582111 IMSLP: Category:Hoffmann,_Ernst_Theodor_Amadeus Allmusic: mn0001174445 Find a Grave: 6825677 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sorterrian zuzenbide-ikasketak egin ondoren, epaile-lanak Glogaura (1796), Berlina eta Varsoviara (1804-1807) eraman zuen. Azken hiri horretan, bere lanbideari zegokion jardueraz gainera, musika lanei ekin zien: orkestra bat osatu, kontzertuak antolatu eta musika idatzi zuen. Napoleonen gudarosteek Varsovia hartutakoan (1808), kargua galdu eta Berlin eta Bambergera (1808-1813) joan zen. Bavariako hiri horretan musika-kritika egiteaz gainera, Franz von Holbein lagunaren zuzendaritzapeko antzerkian lan egin zuen eszena- eta orkestra-zuzendari gisa. 1814an epaile lanetara itzuli zen Berlingo Justizia Auzitegian. Handik aurrera, aisialdi guztiak literaturari eman zizkion.

Lanak aldatu

Berlinen kokatu baino lehen, Hoffmannen zenbait obrak argia ikusia zuten, hala nola Johannes Kreislers, der Kapellmeisters, musikalische Leiden (1808, Johannes Kreisler orkestra-zuzendariaren musikazko oinazeak) lanak. 1815ean ipuin-liburu bat argitaratu zuen, Phantasiestücke nach Callots Manier (Fantasiak Calloten gisara), eta 1816n Die Elixiere des Teufels (Deabruaren elixirra) eleberria. Bertan Hoffmannek behin eta berriz erabili zituen gaiak ageri dira: kontzientziaren bikoizketa, eromena, telepatia eta abar. 1817an Nachtstücke (Gauezko aleak) ipuin-bilduma kaleratu zen. Bertan zegoen Der Sandmann (Hareetako gizona, Pello Zabaletak euskaratua[1]) kontakizun ezaguna ere. 1819tik 1821era bitartean, Die Serapionsbrüder (Serapion anaien ipuinak) bilduma argitaratu zuen. Kreisler musikagilea berriro aitzakiatzat harturik, bere autobiografia argitaratu zuen eleberri moduan eta era bitxi batean: Lebens-Ansichtendes Katers Murr nebst fragmentarischer Biographie des Kapellmeisters Johannes Kreisler (1820-1822, Murr katuaren ikuspuntuak eta aburuak Johannes Kreisler kapera-maisuaren biografia zatikatuaren gainean).

Hoffmannen ipuinetan ametsa eta errealitatea nahasten dira. Ez da ezer ametsa, sorginkeria edo eromena baino errealago, eta errealitate konkretua, aldiz, zentzugabea gertatzen da. Autorearen irudimen biziak sorturiko fantasiazko lanak eragina izan zuen XIX. mendeko idazleengan: Baudelaire, Nodier, Balzac, Poe, Dostoievski. Freudek sakon aztertu zuen, eta giro ilunetako maisutzat zuen. Zenbait musikagile ere haren lanetan oinarritu ziren: Schumann, Offenbach, Txaikovski. Musikagile gisa Hoffmannek obra asko utzi ditu: pianorako piezak, ganbera-musika, koroak, operak eta abar.

Euskarazko itzulpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. E.T.A. Hoffmann: Hareetako gizona Armiarma.com
  2. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Hoffmann