Ernestoar Dukerriak Alemaniako egungo Turingia estatu federalean kokatutako antzinako dukerri batzuk izan ziren. Estatu txiki hauek, hauetatik batzuk 1918ko bateraketa arte independente mantendu zirelarik, Wettin etxeko Ernestoar leinuko dukeek gobernatu zituzten. Hasierako Turingiako landgraviatotik zatitzen eta batzuetan birbateratzen joan ziren XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. Dukerri Saxoiak ere deituak (Wettin leinuak Saxoniako dukerrian zuen jatorria) Schwarzburg eta Reuss leinuko estatuekin batera Turingian orokorrean Turingiar Estatuak bezala ezagutuak izan ziren mikroestatu sare konplexu bat osatu zuten.

Ernestoar Dukerriak Turingian 1825etik aurrera

Historia orokorra aldatu

1554an Joan Federiko I.a Saxoniako Hauteslea Bihotz Zabalak Turingiako landgraviatoa bere bi semeen artean banatu zuen, Joan Federiko II.a Saxonia-Gothakoak Gothatik gobernatu zuen, eta bigarrenak, Joan Gilen Saxonia-Weimarrekoak Weimarretik. Lehena 1566an hil ondoren, Joan Gilenek lurralde guztia kontrolatu nahi zuen, baina Joan Federikoren semeek euren eskubideak aldarrikatu zituzten. 1572an akordio batera iritsi ziren, Erfurteko banaketa zeritzona, honen bidez benetan lehen dukerriak sortu zirelarik, Saxonia-Koburgo dukerria seme nagusia zen Joan Kasimiro Saxonia-Koburgokoarentzat, Saxonia-Eisenach dukerria honen anaia txikia zen Joan Ernesto II.a Saxonia-Eisenachekoarentzat eta Joan Gilen Saxonia-Weimarrekoa Saxonia-Weimarrekin geratu zen., Altenburg, Gotha eta Meiningen lurraldeak ere hartzen zituena. Urte bete beranduago, Joan Gilen hil ondoren, honen seme nagusia zen Federiko Gilen I.a Saxonia-Altenburgekoak lurralde guztiak jaso zituen Saxonia-Altenburgeko Duke tituluarekin, Saxonia-Weimar dukerria izan ezik, seme txikia zen Joan II.a Saxonia-Weimarrekoarentzat izan zena.

Joan II.aren mairozko leinuak, Gilen IV.a Saxonia-Weimarrekoa Handiak ordezkatzen zuena, Weimar-Eisenach-Jena dukerri taldeak gobernatuko zituen 1918 arte, urte horretan Turingiako estatu federalarekin batuz.

1672an gainontzeko dukerri guztiak batu zituen Ernesto I.a Saxonia-Gothakoa Errukitsuaren bigarren leinuak banaketa gehiago jasango zituen. 1680an, Ernesto I.aren semeek dukerria honela banatu zuten:

 
Wettin Ernestoarren armarria

Honela, Turingia estatu federalarekin 1918an bat egin zutenean lau dukerri independente zeuden: Saxonia-Weimar-Eisenach Dukerri Handia, Saxonia-Koburgo-Gotha Dukerria, Saxonia-Meiningen Dukerria eta Saxonia-Altenburg Dukerria.

Alemaniar Inperioaren barnean zuen garrantzia txikia zen arren, lurralde hauetako duke leinuek, ezkontza edo hautaketa bidez, errege edo erreginarik gabe zeuden monarkiei, Ingalaterra, Bulgaria, Belgika edo Portugali kasu, errege etxeak eman zizkien.

Ernestoar dukerriak aldatu

Historia paraleloa eta, batzuetan, berbera garatzen duten lau dukerri multzotan bildu daitezke:

Weimar-Eisenach-Jena

Koburgo-Gotha

Altenburg

Meiningen Hildburghausen

Kanpo estekak aldatu