Ernesto Reaño Carranza[1] (Lima, 1978ko azaroaren 12a) perutar psikologo, hizkuntzalari[2], irakaslea[3][4] eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.

Ernesto Reaño
Bizitza
JaiotzaLima1978ko azaroaren 12a (45 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
HeziketaPontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Limogesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta aktibista
Lan nabarmenak
ernestoreano.pe

Bizitza aldatu

Liman jaio zen 1978an[5]. Psikologia ikasi zuen Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean eta gero hizkuntzalaritzako masterra egin zuen Parisko Unibertsitatea III - La Sorbonne Nouvellen[4] eta doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Limogesko Unibertsitatean. 2006tik, irakaslea da eta hitzaldiak, mintegiak eta tailerrak ematen ditu[6].

2009an, Asperger eta Autismoaren Ikerketa eta Tratamendu Taldea sortu zuen[7].

2014ko apirilean, Reañok Trener ikastetxearen webguneko fitxategi pribatuak argitaratu zituen eta diskriminatzailetzat jo zituen. Ikasleen gurasoek matrikula egiteko unean paper bat sinatu behar zuten, euren seme-alabek inolako desgaitasunik ez zutela baieztatzeko. 2017ko urriaren 3an, urtebeteko espetxe-zigorra (baldintzapean aske utzi zuten) eta 30 mila soleko isuna ezarri zizkioten[8][9][10]. 2018ko urriaren 10ean absolbitu egin zuten[10].

2019ko apirilaren 2an, Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunean, Nazio Batuen Erakundera gonbidatu zuten[4].

2022an, neuroaniztasunari buruzko konferentzian parte hartu zuen Recrea Academyn, Jalisco estatuan, Mexikon[11].

Reaño bera autista da eta autismoari eta neuroaniztasunari buruzko blog bat dauka[6].

Lanak aldatu

Liburuak
  • Estrategias Lectoras. Guía Para Padres (Mónica Esparza Patiñorekin batera, 2008)
  • El retorno a la aldea: Neurodiversidad, autismo y electronalidad (2017)
  • ¿Qué es el autismo?: Reflexiones desde el Paradigma de la Neurodiversidad (2023)
Artikuluak
  • Bases teóricas para un estudio de la polifonía lingüística en el discurso esquizofrénico (2004)[12]
  • Revisión de Libro: Belinchón M, Hernández JM, Sotillo M. Personas con síndrome de Asperger. Funcionamiento, detección y necesidades (2010)
  • La Tríada de Wing y los vectores de la Electronalidad: hacia una nueva concepción sobre el Autismo (2014)
  • Neurodiversidad, autismo y electronalidad: un esbozo (2015)
  • Pensar la conectividad y la electronalidad en tiempos de la COVID-19: el WhatsApp y el modelo comunicativo del autismo (2020)[13]
  • El autismo en el Perú: Una mirada desde el Equipo de Investigación y Trabajo en Autismo (2022)[14]
  • Lenguaje, autismo y comunicación aumentativa alternativa (2022)
  • Dieta, microbiota y autismo (2023)
  • La electronalidad revisitada. El autismo y la producción del sentido en nuestro tiempo (2023)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) González, Katia; Frumkin, Rhoda, eds. Handbook of Research on Effective Communication in Culturally Diverse Classrooms. IGI Global (argitaratze data: 2016), 201 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  2. (Ingelesez) Honos-Webb, Lara; Brown, Neil D. (2020). Six Super Skills for Executive Functioning: Tools to Help Teens Improve Focus, Stay Organized, and Reach Their Goals. New Harbinger Publications ISBN 168403535X..
  3. (Gaztelaniaz) «Ernesto Reaño» Recrea Academy (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Mg. Ps. Ernesto Reaño, Profesor/a en ADIPA Chile» ADIPA (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Presentan el libro El retorno a la aldea. Neurodiversidad, autismo y electronalidad de Ernesto Reaño» Lima en Escena 2017-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Acerca de mí» Ernesto Reaño (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Ernesto Reaño: Ser Asperger en el Perú es doblemente una supervivencia» Espacio Logopédico 2012-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Colegio Trener denuncia a Ernesto Reaño» EITA Perú 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  9. (Gaztelaniaz) «Justicia en la Sentencia Trener contra Reaño» Change.org 2017-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Trener contra Reaño» Ernesto Reaño (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  11. (Gaztelaniaz) «Neurodiversidad: un paradigma de la diversidad cerebral. Ernesto Reaño. Recrea Academy 2022» Ecos Recrea Academy (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  12. (Gaztelaniaz) Reaño Carranza, Ernesto. (2004). «Bases teóricas para un estudio de la polifonía lingüística en el discurso esquizofrénico» Revista de Neuro-Psiquiatría 67 (3-4): 163-181. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  13. (Gaztelaniaz) Reaño Carranza, Ernesto. «Pensar la conectividad y la electronalidad en tiempos de la COVID-19: el WhatsApp y el modelo comunicativo del autismo» Investigaciones ULCB 7 (1): 71-77. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-11-10) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  14. (Gaztelaniaz) Reaño Carranza, E. (2022). «El autismo en el Perú: Una mirada desde el Equipo de Investigación y Trabajo en Autismo» Revista de Investigaciones de la Universidad Le Cordon Bleu 9 (1): 110-116..

Kanpo estekak aldatu