Erlamandoak erle arrak dira, partenogenesiaren bidez sortzen direnak. Udaberrian jaio eta hiru hilabete inguru bizi dira. Akuilu-eztenik ez duten erle bakarrak dira. Erlamandoek ez dute eztirik edo argizaririk ekoizten, eta ez dute polenik biltzen. Erregina ernaldu baino beste egitekorik ez dute.

Erlamandoa. Bere gorputza erle langileena baino handiagoa da, baina erle erreginarena baino txikiagoa

Janari ezak erle langileek erlamandoak erlauntzetik kanporatzera bultzatzen du, azken hauek gosez edo hotzez hiltzen direlarik.

Erle erreginarekin kopulatu ondoren erlamandoak hil egiten dira.

Erle emeek (erreginak eta langileek) kromosomen kopuru diploidea dute, 32 kromosoma. Erlamandoek, aldiz, zenbaki haploidea dute, 16 kromosoma, ernaldu gabeko obulu batetik sortzen direlako (partenogenesiaren bidez). Erlamak edo erle erreginak bi motako arrautzak jartzen ditu: ernaldu gabekoak (erlamandoak sortuko dituztenak) eta ernalduak, erle emeak sortuko dituztenak.

Ingelesez erlamando bati drone deitzen zaio.

Kanpo estekak aldatu