Eritema

Larruazaleko gorritasun orbandua edo lausotua; kapilarren kongestioagatik sortzen da, eta, presioa eginez gero, desagertu egiten da une batez

Eritema gorriuneak sortzen dituen larruazalaren hantura da. Larruazaleko gaitz ohikoena da, zain-sarera ohi baino odol gehiago inguratzean gertatzen dena.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eritema
Deskribapena
Motaflushing (en) Itzuli
Espezialitateadermatologia
Identifikatzaileak
GNS-10L51 eta L54
GNS-9695
DiseasesDB4466
MeSHD004890

Eritemak era askotakoak izan daitezke. Hona hemen nagusiak: nerabezaroan lotsak aurpegi azalera erakartzen duen odolak sortua, pertsona lodietan asko jandakoan urdailera biltzen den odolak eta globulu gorri kopuruaren handitzeak sortua dena, eritema kutsakorrak (txarranpina, elgorria, baztanga, nafarreria), koskorrak sortzen dituen eritema, erradiazioaren eraginez sortutakoak (X izpiak, Eguzkiaren izpi ultramoreak), eta beste asko, hala nola botikak, gai toxikoak, zenbait lanbidek, asun-ileak, zenbait harrek, mostazak eta abarrek sor dezaketena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.