Eric Heiden (1958ko ekainaren 14a) izotz gaineko abiadura-patinajeko estatubatuar kirolari bat da, 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Lake Placiden, 5 urrezko domina irabazi zituena, 500 metro, 1000 metro, 1500 metro, 5000 metro eta 10000 metroko probetan.

Eric Heiden

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEric Arthur Heiden
JaiotzaMadison1958ko ekainaren 14a (65 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMadison
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Stanford University School of Medicine (en) Itzuli 1991) Medikuntzako doktorea
Stanford Unibertsitatea 1984) Zientziatan graduatua
Madison West High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakizotz gaineko abiadura-patinatzailea, txirrindularia eta orthopedic surgeon (en) Itzuli
Pisua86 kilogramo
Altuera184 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm2444572 Olympic.org: eric-heiden Edit the value on Wikidata

Wisconsingo Madison hirian jaio zen, eta abiadura irristaketako ikur bat da mundu osoan, bereziki Europan. Historiako irristalaririk osoenatzat hartzen da, garaipenak distantzia labur zein luzeko probetan lortu zituena.

Karrera abiadura irristalari bezala aldatu

Abiadura irristalari bezala izan zuen karrera laburrean hiru aldiz irabazi zuen Izotz Gaineko Abiadura Irristaketako Munduko Txapelketa eta lau aldiz Munduko Sprint Txapelketa.

Hiru aldiz gainditu zuen 1000 metroko munduko errekorra, bitan 3000 metrokoa eta behin 1500ekoa eta 10000koa.

Heidenek abiadura irristalari bezala izan zuen karrerari amaiera eman zion 1980ko Izotz Gaineko Abiadura Irristaketako Munduko Txapelketaren ondoren, Heerenveen hirian ospatu zena, munduko txapelketa honetan Hilbert van der Duimen atzetik bigarren amaituz. Heidenek lau aldiz jaso zuen Oscar Mathisen saria, 1977tik 1980 arte jarraian. 1983an Ameriketako Estatu Batuetako Olinpiar Kirolaren ospearen aretoan gehitu zuten.

Munduko errekorrak aldatu

Kirol karrera txirrindularitzan aldatu

Irristalari bezala bere karrera amaitu ondoren, Heiden txirrindulari profesional bihurtu zen. Bere entrenatzailea eta antzinako txirrindularia zen Jim Ochowiczekin, Europan zeudenak bezalako babestutako txirrindularitza talde bat sortzeko ideia otu zitzaion. Ideia horretatik 7-Eleven taldea sortu zen, talde honekin Erik Heidenek 1986ko Frantziako Tourrean parte hartu zuelarik, itzulia amaitzeko bost egun falta zirela erretiratuz.

Palmaresa aldatu

1985

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eric Heiden