Erguer - Estudantes da Galiza

Erguer - Estudantes da Galiza (euskaraz: Altxa - Galiziako ikasleak) gazteriaren interesen alde borrokatzen duen Galiziako ikasle antolakundea da. Bere borroka estrategikoa Galiziako hezkuntza eta eskola publiko nazionala, demokratikoa, galizierazkoa eta kapitalismotik zein heteropatriarkatutik at egongo den sistema berri bat eratzea da. Horretarako ezinbestekotzat jotzen du gazteriaren eta ikasleriaren ahalduntzea.

Erguer - Estudantes da Galiza
Sorrera2016ko martxoaren 5a
Ideologia politikoaIndependentismoa, nazionalismo galiziarra, sozialismoa, marxismoa, feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, galizierazaletasuna
http://erguer.gal/gl/

Erguer Galiza izaera pluraleko antolakundea da eta Galiziako ezker nazionalista eta independentistaren esparru politikoan kokatzen da.

2016-ko martxoaren 5ean sortu zen, Galiziako esperientzia eta ibilbide ezberdineko ikasle antolakunde anitzek, tartean AGIR eta Galiziako Ikasle Liga, antolakunde indarberritu eta potente bat sortzeko abiarazi zuten prozesua bukatu zenean. Beraz, antolakunde berria izan arren, urteetako borroka esperientzia duen mugimendua da.

Helburu politiko globalaren barruan Galiziako errepublika independente, sozialista, feminista eta galegoaren egitasmoa sartzen da.

Ideologia politikoa aldatu

Erguer - Estudantes da Galiza ikasle antolakunde independentista, nazionalista galiziarra, sozialista, feminista, galizierazalea eta ekologista da. Internazionalismoak ere ardazten du bere jardun soziopolitikoa.

Kanpo estekak aldatu