Eretzako Estazio Megalitikoa

Eretzako Estazio Megalitikoa Bizkaiko aztarnategi megalitiko garrantzitsua da nahiz eta monumentu asko ez izan, sei besterik ez, baina barietate handiaz: tumuluak, trikuharriak, egitura bat. Estazioa Galdames eta Güeñes herrien lurraldetan dago. Estazio horretan dauden monumentuetako batzuetan indusketak egin dira, eta, material arkeologiko interesgarria eskuratu da.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Mendi hauetan abelazkuntzak tradizio luzea izan du eta, jakina denez, aktibitate horrek eraikin megalitikoekin lotura handia du. Egun, oraindik orain, abereak ikus daitezke.

Kokapen geografikoa aldatu

Udalerriak: Artzentales, Gueñes eta Galdames. Nerbioi ibaiaren paralelo, ezkerraldean, dago. Altuera handiena Eretza da (895 m). Konposizio geologikoari dagokionez, hareharria eta kareharria gailentzen dira. Paisaia, garai batean, meategiena zen eta horrek marka handiak utzi ditu. Egun koniferen landaketak daude nonnahi.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Inguru horretan hogeita monumentu aurkitu dira.

Trikuharriak aldatu

Hiru katalogatu dira:

  • Ganeran
  • Gazteran
  • Pico Mayor.

Tumuluak aldatu

Bi dira:

  • Eskatxabel I
  • Eskatxabel II

Egitura aldatu

Bakarra:

  • Kanpazaulo

Egoera legala aldatu

Estazio megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu