Erdizko larrea, Artesiagan, Aldude menditik gertu dagoena, Baztango tokiko abeltzainek ondoen baloratzen dutena da, Nafarroa Garaian; halaber, Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da, Natura 2000 Sarearen parte gisa zeren eta Aldude mendiaren barruan baitago. Hala ere, haren etorkizuna zalantzazkoa da, Artesiagako meatze-proiektuaren kokalekuetako bat baita.[1]

Lehen zundaketak aldatu

Erdizko eremuan Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategiaren afera 2001. urtean hasi zen, enpresak eremu horretan zundaketak egiteko baimena lortu zuenean. Herritarren artean, albisteak ez zuen harrera ona izan, bertako nekazari aunitzek ez dutelako euren animalia guztiak mantentzeko adina lur propio eta herri lurrak behar dituztelako abeltzain jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Erdiz da lur komunal horietako bat, Baztanen dauden hiru bazkalekuetatik handiena.[2]

Proiektua aldatu

Magnesitas de Navarrak (Magna) argitaratutako txostenaren arabera, 23 urte baino gehiagoko proiektua izango litzateke Artesiaga mendikoa. Lehen urtean prestaketa egin nahi dute; lehen bost urteetan iparraldeko zulotik aterako dute materiala. 6. urtetik 12.era iparraldeko zuloa beteko dute, eta hegoaldeko zulotik materiala ateratzen hasiko dira. 12. urtetik 22.era hegoaldeko zulotik aterako dute materiala. Hortik aurrera, lurra berregokituko dute. Belardiak eta pagadiak jarriko dituzte, baina hegoaldeko zuloa amilburu bihurtuko da betirako.[3]

Protestak aldatu

Larrea eta lana eremua defenditzeko 2007an sortu zen Erdiz Bizirik taldea eta 2008an Magnesitas Navarras Magna enpresak proiektua bertan behera utzi zuen aurretik protesta jendetsuak egin ondoren. Enpresak 2019an adierazi zuen proiektua berriz ere.[4] Ondoren, bailarako biztaleen sektore garrantzitsu batek manifestazio eta protesta ugari egin ditu. 2022ko azaroaren 20an gaiaren inguruko galdeketa prestatu zen baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak uste zuen herriek eta Baztango Udalak ez dutela eskumenik auzi horren gainean, Magnaren proiektua udalerriz gaindikotzat izendatu dutelako, bestez beste. Eta, horrenbestez, gai horri buruz galdeketa egiteko eskumena ukatu zien.[5] Horren arabera, Baztango Udalaren eta Baztango Batzar Nagusien oniritzirik ez du behar enpresak, lanei ekiteko.

Nafarroako Parlamentuaren jarrera aldatu

Artesiaga mendian, Baztanen (Nafarroa), meategi bat egitea onartu zuen 2022ko urriaren 6an Nafarroako Parlamentuak, Navarra Sumaren, PSEren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, eta María Chiviteren Gobernuari eskatu zioten proiektua «foru intereseko inbertsio» izendatzeko.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu