Eranafarroa webgune elebiduna da, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko sortua.

Sorrera aldatu

Webgunea Nafarroan euskaraz ikasten duten haurren familiei laguntzeko eta baliabideak eskaintzeko sortu zen.

Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte. Hala ere, euskarak gizartean presentzia desorekatua duenez, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartu behar dira.

Webgune honetan askotariko baliabideak biltzen dira, txukun eta argi, eta etxean, kultur jardueretan edota eskolaz kanpoko jardueretan ere euskara lantzearen, hitz egitearen, entzutearen, gozatzearen garrantzia eta, batez ere, eraginkortasuna azpimarratzen da.

Webgunearen atalak aldatu

  • Etxean
  • Eskolan
  • Eskolaz kanpo
  • Baliabideak:
    • Eskolaz kanpoko jarduerak
    • Musika
    • Zinea eta marrazki bizidunak
    • Appak eta jostailuak
    • Ipuinak eta literatura
    • Jolasak
    • Hezkuntza
    • Gurasoentzako aholkuak
  • Agenda

Eragin-esparrua aldatu

Euskararen biziberritzean kokatzen da Eranafarroaren lana, baina bereziki 0 eta 12 urte arteko haur eta euren familiengana bideratzen du bere jarduna.

Erreferentziak aldatu

Webgunearen sorreraren albisteak:

Jolasean Blai mahai-jokoaNafarroako Hitza, 2020-07-17

Kanpo estekak aldatu

Eranafarroaren webgunea