Equisetum telmateia, azeri-buztan, luki-buztan, azagari-buztan edo eztainu-belar herri izenez ezagutua, banaketa geografiko ezohikoa duen Equisetum (azeri-buztanak) generoaren espezie handienetarikoa dugu; azpiespezie bi ditu, bat Europa, Asiako sartalde eta Afrikaako ipar-sartaldekoa eta bestea Ipar Amerikako sartaldekoa.[1][2]

Equisetum telmateia
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPolypodiopsida
OrdenaEquisetales
FamiliaEquisetaceae
GeneroaEquisetum
Espeziea Equisetum telmateia
Estrobilo esporaduna.

Landare iraunkor eta belarkara da, bi motako zurtoinak izaten dituena, fotosintesia egiteko gai baina antzuak diren orlegi batzuk eta esporak ematen dituzten ugalkor eta hori argi beste batzuk.

Zurtoin antzuak udaberriaren azken zatian ernatu eta udazkenaren azken zatian hiltzen dira, 1 cm lodi eta 30-150 cm garai izaten dira (noizbehinka 240 cm-rainokoak, hauxe da eta tropikoetako lurraldeetatik at bizi den azeri-buztanen espezierik garaiena), 20 cm-raino luze, 1–2 mm lodi eta adarrik gabekoak diren 14–40 adarreko bertizilotan kokatutako adar asko izaten dituzte, brakteez osatutako eraztun batzuen axiletatik sortuak.

Zurtoin ugalkorrak udaberriaren aurreko zatian irteten dira, zurtoin antzuak baino lehen, eta 15–45 cm garai izaten dira, muturrean 4–10 cm luze eta 1–2 cm zabal den eta esporez betetako estrobilo bat dute, baina adarrik ez; zurtoin hauek esporak udaberriaren erdian sakabanatu eta berehala hiltzen dira.

Landarea lurrean 4 m arte sakon sartzen diren eta alboetarantz sakonera ezberdinetan asko zabaltzen diren errizomen bidez ere hedatzen da. [3]

Toki itzaltsu eta hezetan agertzen da, eskuarki baso irekitan eta sarri klonez osatutako kolonia handitan.[2][4]

Bi azpiespezie daude:[1][5]

  • Equisetum telmateia azpiesp. telmateia. Europa, Asiako mendebalde eta Afrikako ipar-mendebaldean. Zurtoin nagusia berde zurixkarekin adar bertiziloen artean.
  • Equisetum telmateia azpiesp. braunii. Ipar Amerikako mendebaldean hedatua, Alaskako hego-ekialdetik Kaliforniako hegoalderaino. Bertiziloen arteko zurtoin berderekin.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Germplasm Resources Information Network: Equisetum telmateia
  2. a b Hyde, H. A., Wade, A. E., & Harrison, S. G. (1978). Welsh Ferns. National Museum of Wales ISBN 0-7200-0210-9.
  3. https://web.archive.org/web/20110721175904/http://www2.fiu.edu/~chusb001/GiantEquisetum/Ecophysiology.html#RhizArch
  4. Clapham, A. R., Tutin, T. G., & Warburg, E. F.. (1981). Excursion Flora of the British Isles. University Press6 or. ISBN 0-521-23290-2..
  5. Flora of North America: Equisetum telmateia

Kanpo estekak aldatu