Epigrafe (literatura)

liburu, kapitulu edo artikulu baten hasierako aipamen edo aitorpen laburra

Literaturan, epigrafe bat dokumentu, monografia edo atal baten hasieran ezartzen den esaldi, aipu edo poema bat da.[1] Epigrafea lanaren hitzaurre gisa erabil daiteke; laburpen gisa; kontrapuntu gisa; edo idazlana literatura-kanon zabalago batera lotzeko, konparaziora gonbidatzeko edo ohiko testuingurua sartzeko.[2] Epigrafea geroago irakurriko den lanaren zati esanguratsu bat ere izan daiteke.

1700ean argitaratutako William Congreveren The Way of the World tituluaren jatorrizko liburu-azalaren faksimilea. Bertan, Horazioren Satirak idazlanetik hartutako epigrafea ikus daiteke beheko aldean, jatorrizko hizkuntzan, latinez, inpresioaren datuen gainean.

Liburu batek lan osoaren epigrafe orokor bat izan dezake, edo kapitulu bakoitzerako epigrafe bat.

Adibideak aldatu

 
Axularren Gero liburuaren azalean badago latinezko epigrafe bat, Vulgatako Ecclesiasticus liburutik hartutako aipu bat: Non tardes converti ad Dominum, et ne differas de die in diem, Eccles[iasticus] 5(:8)
 
Joan Batista Azkonagerre. Atheka-gaitzeko oihartzunak. Baioana. 1870. Liburuaren-azalean epigrafe bat, Axularren aipu bat.










































Asmatutako aipuak aldatu

Idazle batzuek asmatutako aipuak erabiltzen dituzte epigrafe gisa, eta sasizko aipu horiek, epigrafe horiek, idazlanaren fikzioarekin lotu nahi izaten dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. Epigraph. University of Michigan.
  2. Definition of Epigraph. Literary Devices.

Ikus gainera aldatu

  • Epigrama, laburra, interesgarria, gogoangarria, eta batzuetan harrigarria edo satirikoa.
  • Epigrafia.

Kanpo estekak aldatu

  • Epigrafikoa: gero eta gehiago hazten ari den epigrafe literarioen bilduma
  • Literatura gailuetako epigrafea