Greziako mitologian, Eolo (grezieraz Αἴολος) hiru pertsonaia ezberdinen izena da. Greziako mitologian airearen erregea izan zen.

Eolo
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakAeolus (en) Itzuli
Familia
AitaPoseidon eta Hipotes
AmaArne (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Cyane (en) Itzuli
Seme-alabakCanace (en) Itzuli, Aquilon (en) Itzuli, Macareus (en) Itzuli, Agathyrnus (en) Itzuli, Magnes, Aura (en) Itzuli, Polymele (en) Itzuli, Diores (en) Itzuli, Androcles (en) Itzuli, Astyochus (en) Itzuli, Astycrateia (en) Itzuli eta Tritogeneia (en) Itzuli
Juno Eolori galdetzen haizeak askatzeko, François Boucher-ek egina, 1769, Kimbell Art Museumean

.]]

Eolo (Helenen semea) aldatu

Eolo, Helen graziarren aitalehenaren eta Orseis naiadearen semea zen, eta Doro, Anfiktion eta Jutoren anaia. Errege eoliartzat joa, eta greziarren adar eoliarraren sortzailetzat. Eolo Enareta Dimakoren alabarekin ezkondu zen eta berarekin seme-alaba asko izan zituen, nahiz eta horien kopurua eta nortasuna egilez egile aldatzen den. Zenbaitek Kreteo, Sisifo, Deioneo, Salmoneo, Atamante, Perieres, Zerkafo eta, agian, Magnes (Mazedon anaiatzat hartuko da maiz) eta Etlio sartzen dituzte. Aipatu ohi den beste seme bat Mimas da, Eoloren hirugarren semea. Eolo eta Enaretaren alaben artean Calix, Pisidice, Perimele eta Alzione daude. Eolo honek ere Arne izeneko alaba ez-legitimo bat izan zuen Melanipa Kiron zentauroaren alabarekin. Arne hau eta Poseidon ondoko Eoloren aitamak izango dira.

Eolo (Poseidonen semea) aldatu

Eolo Poseidonen eta Arneren semea izan zen. Biki bat izan zuen Beoto izenekoa. Arne haurdun zegoela jakin zuenean, Poseidonek ez zion sinistu eta Metaponto hiriko gizon batek hartu zuen euren kargu. Bikiak nerabezarora iritsi zirenean, Metapontokoak erabaki zuen Arneri uko egitea eta Autoditarekin ezkontzea. Bikiak amaren alde jarri eta beste emakumea hil zutenez, herentziari uko egin eta ihes egin zuten. Beoto Arnek lagunduta, Tesaliaren hegoaldera joan zen eta han Beocia sortu zuen. Eoloren partetik, Itsaso Tirrenoko uharte batzuetara heldu zen; honegatik, beraren omenez, Uharte Eolikoak izenaz deitu ziren; iturri batzuen arabera Lipara hiria ere sortu zuen.

Tradizionalki bere etxea Uharte Eolikoetan kokatu bada ere, Siziliatik gertu, hala ere iradoki da Grambusa izan zitekeela, Kretaren ipar-mendebaldeko kostaldetik hurbil.

Eolok sei seme eta sei alaba eduki zituen. Pozik bizi izan ziren, Macareno semeak eta Canace alabak elkarrekin harremanak zituztela Eolok jakin zuen arte. Izuturik, Macareno semea agindu zuen txakurretara bota zezatela (Canace alabak bere burua hil zuen lotsagatik). Beste iturri batzuek esaten dute Anfisa alabak berreskuratu zuela eta gerora Apolok maitatua izan zela.

Eolo (Hipotesen semea) aldatu

Haizearen Jauna, bere sei seme eta sei alabekin Eolia uharteetan bizi zen. Zeusek eman zion boterea haizeak menderatzeko, eta Eolok haitzulo sakon batean kateatuak zituen, berak nahi zuenean askatu edo atxilotzeko. Haize guztiak askatuz gero sekulako ezbeharrak sortu zitzaketen zeruan, lurrean edota uretan, Eolo ekaitzen arduraduna ere bazen eta. Honegatik ohikoa zen beste jainkoek laguntza eskatzeaː horrela egin zuen Herak, adibidez, Eneas Italian lehorreratu ez zedin. Era berean, Odiseori lagundu nahi izan zion Itakara itzultzenː haizea norabide egokian bidali zuen eta haizez betetako poltsa bat eman zion behar bezala erabitzeko. Hala ere, Odiseoren tripulazioak pentsatu zuen poltsan urrea zegoela, ireki eta hara non ekaitz izugarriak eragin zituzten. Ontzia berriro itzuli zen Eoliaren kostaldera, baina orduan Eolok laguntza ukatu zien.

Eolo zetro batekin irudikatzen da autoritatearen seinale gisa, baita haize-zirimolez inguraturikː haize bakoitzak jainko bat irudikatzen zuen. Hirugarren Eolo honen aitatasuna Hipotesi egotzi ohi zaio; Diodoro Sikuloren arabera Mimasen semea da, Eolo Helenidaren seme bat. Eneidan (I, 71-75) Junok Deyopea ninfa eskaintzen dio emaztetzat, Eneasen ontziteriaren ingurunetik haizeak askatzearen truke.

Eolo opera klasikoetan aldatu

Eolo Odisean (X. liburuan) aipatzen da haizearen jainko gisa, eta Odiseori dohaintzan larruzko poltsa batean haizeak eman zizkion bere jatorrizko irlara, Itakara, itzul zedin. Eolo Virgilioren Eneidan ere agertzen da (I. liburuan).

Ikus , gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu